Azken berriak
atzera ES|EN
Giza Eskubideen aldeko Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbo Sariaren epaimahaia Parisen bildu da

Aurreko irailaren 21 eta 22an Giza Eskubideen Aldeko Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbo Sariaren epaimahaia bildu zen Frantziako hiriburuan, nazioartean aurkeztutako hautagaitzen inguruan eztabaidatzeko. Hezkuntza, sentsibilizazio eta ikerketa arloetan eta tokian bertan gauzatutako ekimenetan gizabanakoek edota erakundeek eginiko ekarpen nabarmenak aintzat hartzea da sariaren helburua.

Hauek dira epaimahaiko kideak:

Paulo Sergio Pinheiro jauna, Brasilgo legelaria eta diplomatikoa; Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarreko ordezkaria;

Leila Zerrougui andrea, epailea; Legelarien Nazioarteko Batzordeko lehendakariordea; Nazio Batuen Idazkari nagusiaren ordezkari berezi laguntzailea MONUCen aurrean (NBEren Misioa Kongoko Errepublika Demokratikoan);

Janusz Symonides jauna, Nazioarteko Zuzenbideko katedraduna eta UNESCOko Giza Eskubide, Bake, Demokrazia eta Tolerantzia Saileko zuzendari ohia;

Nasila S. Rembe jauna, Oliver Tambo UNESCO Katedraren titularra Fort Hare Unibertsitatean, Hego Afrika;

Kinhide Mushakoji jauna, Giza Eskubideei buruzko Asiako eta Ozeano Bareko Informazio-Zentroko zuzendaria Osaka University of Economics and Law unibertsitatean eta Bazterketa eta Arrazakeria ororen kontrako Nazioarteko Mugimenduaren Japoniako batzordeko presidentea. Nazio Batuen Unibertsitateko errektoreorde izandakoa.

Saria emateko ekitaldia datorren abenduaren 10ean izango da Bilbon, Giza Eskubideen Egunarekin batera.

Informazio gehiago:

Giza Eskubideen Aldeko Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbo Saria

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco