Azken berriak
atzera ES|EN
Urriak 20. Mahai-ingurua: Hezkuntzarako eskubidea. Egoera eta erronkak

2010ean hamar urte bete dira Nazio Batuen Batzarrak Milurtekoko Adierazpena onartu zuela eta Milurteko Garapen Helburuekin konpromisoa hartu zuela. Hain zuzen, pertsona guztientzako lehen mailako irakaskuntza lortzea da helburu horietako bat.

Hamar urte dira, orobat, Hezkuntza guztientzako munduko programa martxan jarri zela. Hezkuntzarako eskubidea zaintzea da programa horren helburua, eta gaur egun UNESCOren lehentasunezko ildo estrategikoa bihurtu da.

Eta hamabi urte joan dira Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzoerdeak hezkuntzarako eskubidearen aldeko Nazio Batuen Kontalari Bereziaren figura sortu zuenetik.

Beraz, Hezkuntzarako eskubidearen inguruan nazioarteak proposatutako helburuak zenbateraino bete diren balantzea egiteko garaia da; eskubide hori gaur egun zertan den aztertzeko unea eta etorkizuneko erronken inguruan gogoeta egiteko momentua.

Horretarako, UNESCO Etxeak mahaingurua antolatu du. Hauek eseriko dira mahaiaren bueltan:

  • Luis I. Ramallo, UNESCOren Kooperaziorako Espainiar Batzordeko Lehendakaria. Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioa.

  • Vernor Muoz, Hezkuntza jasotzeko eskubidearen aldeko Nazio Batuen Kontalari ohia (2004-2010).

  • Marina Navarro, Nazio Batuen Milurtekoko Kanpainaren koordinatzailea Espainian.

  • Monika Vzquez, Bake Kultura programa. UNESCO Etxea.

Eguna:2010eko urriaren 20a

Ordua:18:00 etan

lekua: Bizkaiko Foru Liburutegia

Diputazio kalea, 7 5. solairua. Bilbo

Sarrera librea. Baieztapena eskertzen da

Informazio gehiago eta izen-emateak:

UNESCO Etxea

Isozaki Atea

Uribitarte pasealekua, 12 2 lokala

48001 Bilbo

Tfna.: 944 27 64 32

m.vazquez@unescoetxea.org

Antolatzaileak:

babeslea:

Laguntzaileak:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco