Azken berriak
atzera ES|EN
Urriak 21: Ondare kulturalari eta ondare naturalari buruzko jardunaldia

2010ean batera egokitu dira Biodibertsitatearen Nazioarteko Urtea eta Kulturak Gerturatzeko Nazioarteko Urtea. Beraz, une interesgarria da ondareari buruz gogoeta egiteko, ondaretzat hartuta ez soilik lurralde jakin baten herentzia, baita lurralde horren oraina eta lurralde horretako biztanleen paisaia fisikoa eta emozionala osatzen duen elementua. Eta, alde horretatik, komeni da ondareari buruzko ikuspegi hori indartzea.

Eremu honetan, Ondare kulturalari eta ondare naturalari buruzko jardunaldia UNESCO Etxeak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, lurralde plangintza, nekazaritza eta arrantza sailak antolatzen dute.

Data:2010eko Urriaren 21an

Lekua: Euskadiko Biodibertsitate Zentroan (Madariaga Dorretxea, Busturia)

Hauek dira helburuak:

  • Gaur egungo nazioarteko estrategiak eta jarduera-markoak ezagutzea.

  • Ondarea kontserbatu beharraz eta UBEaren testuinguruan etorkizuneko jarduerei begira aintzat hartu beharraz eztabaida zabaltzea.

  • Biosferaren Erreserben barruan eta kanpoan izan diren esperientzia praktikoak aurkeztea eta aintzat hartzea.

  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren inguruan Ondare Kulturalaren eta Naturalaren esparruan diharduten edota konpromisoa hartua duten eragileak biltzea.

  • Lurraldea kudeatzeko zereginean kontzeptu integratzaileak eta berritzaileak hedatzea.

Programa eta informazio gehiago esteka honetan:

Ondare kulturalari eta ondare naturalari buruzko jardunaldia

Plaza mugatuak

Izen-emateak:

UNESCO Etxea

Nekane Viota

Tlf.94 427 64 32

n.viota@unescoetxea.org

Antolatzaileak:

Laguntzailea:

Urtearen ospakizunean:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco