Azken berriak
atzera ES|EN
Geoparkeen Europar Sarean sartu da Euskal Kostaldeko Geoparkea

Mutriku, Deba eta Zumaiaren arteko Euskal Kostaldeko Geoparkearen hautagaitza onartu dute Geoparkeen Europar Sarean. Sarea UNESCOren mende dago, eta Greziako Lesbos uhartean egiten ari diren batzarrean onartu dute geoparkea bertan sartzea. Euskal Kostaldeko Geoparkearen helburua flyscharen kostaldeko ibilibidea aitortzea eta Deba, Mutriku eta Zumaiaren herri-garapena bultzatzea.

Geogarapenek aurkeztu zuen hautagaitza, eta joan den uztailean bisitatu zuten ingurua, hautagaitza ebaluatzeko. Hiru udaletako ordezkariek osatutako erakunde bat da Geogarapen, baina hautagaitzak beste hainbat erakunderen babesa ere badu, hala nola Gipuzkoako Foru Aldundia, Aranzadi Zientzia Elkartea, UNESCO Etxea, Debegasa, Debemen eta Urkome erakundeena. Eusko Jaurlaritzako Kultura, Turismo eta Ingurumen sailen babesa ere izan du.

Informazio gehiago:

Euskal Kostaldeko geoparke priektua

Flysch ibilbidea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco