Azken berriak
atzera ES|EN
Urriak 28: Nazioarteko Biltzarra: Milurtekoko Garapen Helburuak+10: Generoaren ikuspegia

Irailaren 20tik 22ra Nazio Batuen Erakundearen goi-bilera garrantzitsuenetako bat egin da New Yorken: Milurtekoko Garapen Helburuak betetzen ari diren berrikusteko batzarra.

Nazioarteko hitzordu horren garrantziaz jabeturik, UNESCO Etxeak Nazioarteko Biltzarra: Milurtekoko Garapen Helburuak+10: Generoaren ikuspegia ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Milurtekoko Garapen Helburuak gaur egun zertan diren, goi-bilerak zer eman duen eta gizarte zibilaren erantzuna zein izan den jakiteko eta eztabaidatzeko egokiera izango dugu bertan.

Nazioarteko erakundeetan eta gizarte-mugimenduetan lan egiten duten eta goi-bileran parte hartu duten adituak izango dira ekitaldian.

Data: Urriaren 28an.
Lekua: Lan Ekintzako Ekitaldi Aretoan, Uribitarte zeharbidea 3, Bilbo.
Ordua: 9:00-14:00

9:00 Irekiera:

  • Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Saileko Zinegotzi-Ordezkaria.
  • Mikel Mancisidor, UNESCO Etxeko Zuzendaria.

9:30. 1. panela

  • MGHei buruzko Goi-bileraren Garapena eta Ondorioak.

Gonzalo Pizarro, MGHak laguntzeko taldea, Nazio Batuen Garapenerako Programa (NBGP)

  • Generoa MGHetan. Emakumeen egoera eta NBE-Emakumeak-en erronkak etorkizuneko eskualde-planetan.

Moni Pizani, NBE EMAKUMEAK-en zati den UNIFEMen ordezkaria Thailandian eta Asiako Ekialde eta Hego-ekialderako zuzendaria.

12:00. 2. panela

  • MGHen inguruko Nazioarteko Kanpainak eta Mobilizazioak.

Xavier Longan, Nazio Batuen Milurtekoko Kanpaina Espainian

  • Gizarte Zibila eta Milurtekoko Garapen Helburuak MGHei buruzko Goi-bileraren ondoren.

Cristina Linaje, Garapenerako GKE-en Koordinatzailea Espainian

13:30. Itxiera

  • Ftima Galia M. Salem, Mendebaldeko Saharako poeta, Babel Munduko Emakumeak.
  • li>

    Informazio gehiago eta izen emateak:

    r.fernandez@unescoetxea.org | 944 276 432

    Aurrekoa 

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     



    UOC PUNTUA
    DAME 1 MINUTO
    2030 AGENDA BULETINA
    JASO GURE EKINTZAK
    SOStenibles
    EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
    ELKARTU ZAITEZ
    ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


    Laguntzaileak
    Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

    Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco