Azken berriak
atzera ES|EN
Garatu ikastaroa giza eskubideen hezkuntzari buruz

UNESCO Etxeak giza eskubideen hezkuntzari buruzko ikastaroa emango du urriaren 18tik 21ra. ABC: Giza Eskubideen irakaskuntza: lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeentzako jarduera praktikoak gida didaktikoan jasotako edukiak, metodologia eta jarduerak hartuko dira oinarri ikastarorako. Goi-Mandatariak Giza Eskubideen alorreko Hezkuntzarako Nazio Batuen Hamarkadari eta Giza eskubideen hezkuntzako Munduko Programari egindako ekarpena da aipatutako gida.

Giza eskubideen ezaguera bultzatzeko eta oinarrizko eskubide eta askatasunak errespetatuko diren giroa sortzeko asmoa duten irakasleentzat eta hezitzaileentzat aholku praktikoak ematen dira gida horretan. Horretarako, hainbat jarduera didaktiko proposatzen dira lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalari eta Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmenari jarraitzen diote jarduera guztiek. Bertsio ofizialak eta Adierazpen Unibertsalaren eta Hitzarmenaren eskola-esparrura egokitutako bertsioak, biak, jasotzen dira gidan, baita giza eskubideen nazioarteko araudiaren terminologia eta baliabide didaktikoen eta gai horretan lan egiten duten erakundeen zerrenda ere.

Ikastaroan Vernor Muoz jaunak hartuko du parte. Orain dela hilabete gutxira arte hezkuntzaren eskubiderako Nazio Batuen errelatorea izan da Muoz jauna.

Helburuak:

Ikastaro honekin, hauek dira UNESCO Etxearen helburuak:

-Irakasleak sentsibilizatzea Giza Eskubideen ikuspegitik hezteak duen garrantziaz, hezkuntza horren bidez ikasleen artean errespetuaren eta tolerantziaren balioak bultzatzeko eta ikastetxeetako giroa hobetzen laguntzeko.

-Irakasleei prestakuntza eta baliabide didaktikoak ematea ikasleekin harreman osasungarriak, horizontalak eta elkarrekiko errespetuan oinarritutakoak lantzeko gai izan daitezen.

-Giza eskubideak sustatzeko eta babesteko nazioartean sortu diren hitzarmen eta tresna nagusien gaineko ezaguerak zabaltzea irakasleen artean. Bi hauek dira tresna nagusiak: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala eta Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmena.

Nori zuzendua:

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleei eta hezitzaileei zuzenduta dago ikastaroa.

Edukiak:

Gai hauek jorratuko dira ikastaroan:

1. Giza eskubideen irakaskuntzako oinarrizko printzipioak:

1.1 Giza eskubideen hezkuntzako Munduko Programa.
1.2 Giza eskubideen hezkuntza eta giza eskubideen aldeko hezkuntza.
1.3 Giza eskubideen hezkuntzako edukiak.
1.4 Eskubideak eta erantzukizunak.
1.5 Giza eskubideen irakaskuntzarako pedagogia-teknikak.

2. Eskolaurrerako eta lehen hezkuntzarako gaien eta jarduera praktikoen proposamena.

3. Bigarren hezkuntzarako gaien eta jarduera praktikoen proposamena.

4. Giza eskubideen hezkuntzarako baliabide didaktikoak:

4.1 Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren eta Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmenarenbertsio egokituak.
4.2 Giza eskubideen hezkuntzan lan egiten duten erakundeak.
4.3 Giza eskubideen hezkuntzari buruzko beste gida didaktiko batzuk.

Izen ematea:

Eusko Jaurlaritzaren Bilboko Delegaritzan (Gran Via, 85. Bilbo)

Ikastaroaren lekua:

Bizkaiko Foru Liburutegia
Diputazio kalea, 7, 5. solairua
Bilbo

Informazio gehiago:

m.vazquez@unescoetxea.org
UNESCO Etxea
Isozaki Atea
Bizikidetasun enparantza
Uribitarte pasealekua, 12, 2.lokala
Bilbao
Tel: 944 27 64 32

Informazio osagarria:

ABC: Giza Eskubideen irakaskuntza: Lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeentzako jarduera praktikoak gida didaktikoa

Antolatzailea:

Babeslea:

Laguntzaileak:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco