Azken berriak
atzera ES|EN
Milurteko Garapen Helburuei buruzko Goi-bileraren ondorioak

Irailaren 22an amaitu zen Milurtekoko Garapen Helburuei (MGH) buruzko Goi-bilera. Batzarra bukatzeko, jarduera-plan globala onartu zen, "Agindutakoa bete: Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko elkarturik" delakoa. Munduko agintariek MGHak betetzeko beren gain hartu zuten konpromisoa berresten du plan horrek, eta, orobat, ekintzen agenda zehatza finkatzen du 2015era begira finkaturiko helburuak iristeko.

Era berean, Emakumeen eta Haurren Osasunerako Mundu Estrategia deritzona abiatu zen. Pobreziaren, gosearen eta gaixotasunen aurka konpromiso gehiago eta handiagoak hartzea eta, bide horretatik urtero 16 milioitik gora emakumeren eta haurren bizia salbatzea da estrategia horren helburua.

Gobernuek eta sektore pribatuak 40.000 milioi dolarretik gora emateko konpromisoa hartu dute estrategia hori finantzatzeko. Munduko 49 herrialde pobreenetara bideratuko da diru hori.

Informazio gehiago:

Milurtekoko Garapen Helburuei (MGH) buruzko Goi-bilera

Agindutakoa bete: Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko elkarturik

Emakumeen eta Haurren Osasunerako Mundu Estrategia

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco