Azken berriak
atzera ES|EN
Gizarte zibilari kontsulta Uraren, Saneamenduaren eta Giza Eskubideen esparruetako jardunbide egokiei buruz

Irailaren 13an eta 14an UNESCO Etxeak Uraren, Saneamenduaren eta Giza Eskubideen esparruetako jardunbide egokiei buruzko kontsultan hartu du parte Genevan. Kontsulta Catarina de Albuquerque-k antolatu du, uraren eta saneamenduaren giza eskubideetan aditu independentea denak.

Bi egun horietan mundu guztiko gizarte zibileko erakundeen ordezkariak Nazioen Jauregian bildu ziren, uraren eta saneamenduaren giza eskubidea modu praktikoan inplementatzeko saiakeren arrakasta aurkeztu eta horren inguruan eztabaidatzeko.

Catarina de Albuquerque aditu independentea kontsultak egiten ari da hainbat eragilerekin jardunbide egokiak biltzeko, eta ondoren, datorren urtean, jardunbide horiei buruzko txostena aurkeztuko du Giza Eskubideen Kontseiluan. Horrez gain, adituak bi argitalpen ere egingo ditu; bata uraren esparruko jardunbide egokiei buruzkoa eta, bestea, saneamenduaren esparruko jardunbide egokiei buruzkoa.

Programa (pdf - 180KB)

Prozesuari buruzko informazio gehiago adituaren webgunean

eta UNESCO Etxearen webgunean

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco