Azken berriak
atzera ES|EN
Milurteko Garapen Helburuen inguruko Munduko gailurra

Aste honetan, azken aldiko aukerarik garrantzitsuenetako bat dugu Milurteko Garapen Helburuen (MGH) arrakasta ziurtatzeko. MGHen inguruko Munduko Gailurra egingo da New Yorken hilaren 20tik 22ra, eta han bilduko dira munduko agintariak garapeneko erronka nagusiei ekiteko eta MGHei azken bultzada emateko.

Hitzordu garrantzitsua izango da 2000. urteko Milurtekoko Gailurraren eta 2005eko Munduko Gailurraren jarraipena egiteko. Gogoan izan behar da duela hamar urteko bilkuran onartu zirela MGHak eta orain bost urteko gailurrean, berriz, helburuetan izandako aurrerapausoak aztertu zirela.

MGHei buruzko informazio guztia jasotzeko eta gailurrak emandakoaren berri jakiteko webgune honetara jo dezakezue: www.un.org/es/mdg/summit2010

Milaka milioi pertsonak espero dute Milurtekoko Adierazpenean mundu hobea lortzeko agindutakoa bete egingo duela nazioarteko komunitateak, eta ezin diegu hutsik egin. Bil gaitezen irailean promesari eusteko -- Ban Ki-moon, Nazio Batuen Idazkari Nagusia

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco