Azken berriak
atzera ES|EN
Bilbo: 8 barruti, Milurtekoko 8 Garapen Helburu

2010eko irailaren 20, 21 eta 22an Nazio Batuek Batzar Nagusia izango dute New Yorken eta, egokiera baliatuz, Milurtekoko Garapen Helburuei buruzko Gailurra ere han bertan egingo dute. Hauxe izango da Gailurraren helburu behinena: Gobernuek, hala Iparraldekoek nola Hegoaldekoek, pobreziaren aurkako borrokan onartutako konpromisoak betetze aldera beharrezkoak diren neurriak hartzea.

Hitzordu horren harira, Bilboko Lankidetzako Udal Kontseiluak bat egin du Nazio Batuen Gailurraren aurreko egunetan izango diren nazioarteko mobilizazio eta ekimenekin eta, era berean, Milurtekoko Garapen Helburuen alde soinua ateratzera animatu ditu bilbotar guztiak, bai eta datorren larunbatean 2010eko irailaren 18an Bilboko zortzi barrutietan izango diren ekintzetan eta batez ere Arriaga Plazan antolatutako ekitaldi nagusian parte hartzera ere.

Ekimen horien guztien helburua da etorkizun eta mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzea; izan ere, munduko pobrezia errotik desagerrarazi dezakeen lehen belaunaldia gara!

UNESCO Etxea Etxebarria parkean izango da egun horretan, 7. Milurtekoko Garapen Helburuaren berri ematen; Ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea da zazpigarren helburu hori. Horretarako, Ura XXI. mendean erakusketa paratuko du eta gaiari buruzko materiala banatuko du.

Animatu eta Atera soinua Milurtekoko Garapen Helburuen alde

Informazio gehiago:

Ekimenak Bilbon Irailaren 18a - (pdf - 190 KB)

Adierazpena (pdf - 39KB)

Pobreza cero

Sin excusas 2015

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco