Azken berriak
atzera ES|EN
Geoparkeen europar sareko ebaluatzaileen bisita

Geoparkeen Europar Sarean (UNESCO) sartzeko hautagaitza osatzen duten Deba, Mutriku eta Zumaiak sareko bi ebaluatzaileren bisita jaso dute uztailaren 26an, 27an eta 28an.

Ebaluaziorako bisita hau oso une garrantzitsua da gure hautzagaitza geoparkeen sarean sartzeko bidean. Ebaluatzaileak izan dira Geoparkeen Europar Sareko bi aditu: Alemaniako Bergstrasse-Odenwald geoparkeko Jutta Weber doktorea eta Erresuma Batuko Forest Wawr geoparkeko Tony Ramsay doktorea.

Ebaluazio bisita honetan, beste alderdi garrantzitsu bat izan da hezkuntzaren eta ingurumen sentsibilizazioaren eta gainean egiten diren jarduerak aurkeztea. Gainera, ebaluatzaileei erakutsi zitzaien zonaldeko baliabide patrimonialak eta turismo eskaintzaren elementu garrantzitsuenak.

Ebaluatzaileek, bestalde, interes handia erakutsi zuten kultura ondarearen elementu nagusienak ezagutzeko: alderdi etnografikoak, tradizioak, gastronomia, folklorea

Aipatzekoa da ebaluatzaileek aukera izan dutela bertatik bertara ikusteko Geogarapen elkartea osatzen duten bazkideek proiektu honen alde egin duten apustu garbia; bazkideok dira Deba , Mutriku eta Zumaiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Aranzadi, UNESCO Etxea, DEBEGESA, Debemen eta Urkome. Era berean, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateko ordezkariek ere parte hartu dute bisita programan zehar, horrela, ebaluatzaileen aurrean proiektuarekiko duten interesa erakutsiz. Eusko Jaurlaritzaren babesa ere argi geratu zen; batetik, Ingurumen, Kultura eta Turismo Sailburuordeek parte hartu zutelako Mutrikuko Arkugain elkartean ebaluatzaileei eskainitako afari ofizialean, eta bestetik, bisitan zehar sail horietako hainbat teknikari eta arduradunek parte hartu zuelako.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco