Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak Nafarroako Kutxako (CAN) Zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu ekimenean proiektu bat aurkeztu du

UNESCO Etxeak 'Landa dezagun planetarentzat: mila milioi zuhaitzen kanpaina' proiektua aurkeztu du, Nafarroako Kutxako (CAN) Zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu ekimenaren barnean. Ekimen honi esker erakunde honetako bezeroek Nafarroako Kutxako gizarte ekintzarako dirua zein proiektutan inbertitzen den erabakitzeko eskubidea dute.

Proiektuaren helburua Landa dezagun planetarentzat: mila milioi zuhaitzen kanpaina (www.plantemosparaelplaneta.org ) nazioarteko kanpainari atxikitzea eta hartan parte hartzea da. Nazio Batuen Ingurumenerako Programako kanpaina da, eta hau du helburu: urtero mila milioi zuhaitz landatzea. Horren ondorioz, ahalik eta zuhaitz gehien nahi da landatu (gutxienez, 500), eta horri esker, biodibertsitatea kontserbatzen eta handitzen lagundu. Gainera, klima-aldaketaren aurka egin nahi da, bai eta, aldi berean, iritzi publikoa sentikortu ere, jendea ohar dadin basoak eta aniztasun biologikoa gure ongizaterako zer garrantzitsuak diren. Bertako espezieak landatuko dira, eta bertako haziak erabiliz. Landaketa-egun dibertigarri batean parte hartu nahi duten boluntarioek landatuko dituzte haziak.

Nafarroako Kutxako bezeroa bazara anima zaitez gure proiektua aukeratzen!, bestela, gure proiektua zabal ezazu!

Informazio gehiago:

Proiektua Nafarroako Kutxan

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco