Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak uraren munduko astean hartuko du parte

Datorren irailaren 9an Ura izateko Giza Eskubidearen balio erantsia eta Giza Eskubideen Ikuspegia Uraren Kalitatea hobetzeko ekitaldi paraleloa izango da, BothENDS, Swedish Water House (SWH) erakundeak, Nazio Batuen Garapenerako Programak (NBGP), ACRAk eta UNESCO Etxeak antolatuta.

Stockholmeko Uraren Munduko Astea urtero egiten da eta uraren gaiari loturiko foro garrantzitsua da nazioartean. Stockholmeko Uraren Nazioarteko Institutuak (SIWI) antolatzen du foroa eta han elkartzen dira gizarte zibileko erakundeak, ur-operadoreak, arduradun politikoak, nazioarteko erakundeak eta beste eragile garrantzitsu batzuk. Haien guztien helburua da munduan uraren erronka globalari irtenbidea ematea eta erantzun horietan sakontzea.

2010ean, irailaren 5etik 11ra izango da Uraren Munduko Astea, Uraren kalitatearen erronka goiburutzat hartuta. Aurtengo asmoa da, besteak beste, prebentzioa, uraren arrazoizko erabilera eta kutsaduraren murrizketa aztertzea, eta gaur egungo egoera eta etorkizunera begirako irtenbideen proposamenak eta esperientzia zertan diren aurkeztea.

Gero eta onartuago dago ura eta saneamendua eskura izatea giza eskubidetzat hartu behar dela. Horren harira, aipatutako ekitaldi paraleloaren helburua da alor horretan izan diren aurrerapenen berri ematea eta giza eskubideen ikuspegiak tokian bertan ura eta saneamendua eskura izateko eskaintzen duen balio erantsia azpimarratzea, uraren kalitatearen gaiari arreta berezia jarrita. Esan bezala, UNESCO Etxeak ekitaldi paralelo horretan hartuko du parte.

Ekitaldiari buruzko informazioa eskueran dago jada Uraren Munduko Asteari buruzko webgune ofizialean:

Programa osoa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco