Azken berriak
atzera ES|EN
Kortaren Bidetik Antolatutako Oroitzapen Ekitaldia

Pasa den abuztuaren 6an Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioak, bere hilketaren 10. urteurrenaren oroimenez, omenaldi-ekitaldia ospatu zuen Donostiako EHU-Ibaetako Kanpuseko Joxe Mari Korta eraikinean ondorengo hizlarien partaidetzarekin:

Jaime Marchn. Nazio Batuetako Ekonomi, Gizarte eta kultur Eskubideen Batzordeko Lehendakaria

Adela Cortina. Valenciako Unibertsitateko Etika eta Politika Filosofian katedraduna.

Harkaitz Cano. Idazlea.

Ekitaldiari sarrera eta amaiera eman zion musika emanaldi labur batek, EOSeko Jon Larraz txeloaren eta EASOko Ganbara Abesbatzakoen bidez.

Ekitaldiak partaidetza handia izan zuen, besteak beste, politika eta enpresa arloko ordezkariena.

Ospakizun nagusi honetaz kanpo, abuztuaren 8an, erahilketaren 10.urteurren egunean, eguerdiko 12etan, Joxe Mari erahil zuten lekuan, KORTA enpresaren aurrean. Honetaz gain, abuztuaren 2tik 8ra Zumaiako Foronda Kultur Etxea Joxe Mari omenezko argazki, bideo eta artista desberdinak eskainitako artelanen erakusketa bat antolatu zen.

Antolatzailea:

Kortaren Bidetik Fundazioa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco