Azken berriak
atzera ES|EN
Biltzar Nagusiak BAI esan dio ura eskura izateko giza eskubideari

NBEren Biltzar Nagusiak ur edangarria eskura izatea oinarrizko giza eskubidetzat onartu zuen uztailaren 28an hartutako erabakian. Proposamena, hasiera batean, Boliviako Gobernuak egin zuen eta azkenik aldeko 122 botorekin onartu zen erresoluzioa. Kontrako botorik ez zen izan eta abstentzioak 41 izan ziren. Biltzarrak, orobat, onartu zuen oinarrizko osasun zerbitzuak izatea ere eskubidea dela; izan ere, uraren kutsadura da herrialde pobreenetan heriotza gehien eragiten duen arrazoi nagusietako bat.

Erabakia une historikoan iritsi da: gaur egun, oraindik ere ia mila milioi pertsonak ez dauka bermatuta edateko ura eskura izateko eskubidea eta gutxi gorabehera 2.600 milioi pertsonak ez dauka saneamendu iraunkorra eskuratzeko aukerarik.

Gaur egungo egoeran, krisia egoera okerrenean dauden pertsonak kolpatzen ari den honetan, gobernuek aukera dute egoera hori aldatzeko eta Milurtekoko Garapen Helburuak betetze aldera aurrerapauso garrantzitsua emateko. Alde horretatik, Biltzar Nagusiaren erabakiak finantza-baliabideak eta teknologia bideratzera premiatzen ditu herrialde eta nazioarteko erakunde guztiak, baliabide horien bidez mundu guztiak diru askorik gabe eskura izan dezan edateko ura eta saneamendua. Nabarmentzekoa da, halaber, giza eskubide guztiak ardura berarekin sustatzeko eta babesteko Estatuek hartu duten erantzukizuna.

UNESCO Etxea gogotik pozten da erabakiarekin. Akuilua eta pizgarria da konpromisoa hartu duten beste erakunde eta elkarte batzuekin batera lanean jarraitzeko, pertsona guztiek ur nahikoa, osasungarria, edateko modukoa, eskuragarria eta arrazoizkoa izan dezaten, bai erabilera pertsonalerako eta bai etxekorako. Eskubide hori egia bihur dadin, finean.

Informazio gehiago:

Nazio Batuak Prentsa oharra

UNESCO Etxea Ura izateko giza eskubidea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco