Azken berriak
atzera ES|EN
Uztailak 1: XINGOLA ZURIAREN MUNDUKO KANPAINA- MILURTEKO GARAPEN HELBURUAK

Bilbok uztailaren 1etik 7ra Xingola zuriaren kanpaina (White band Campaing) hartuko du Milurteko garapen helburuei buruzko Nazio Batuetako Munduko kanpainaren barruan. Hau dela eta, uztailaren 1etik aurrera Xingola zuri handi batek La Salveko zubia estaliko du, Bilboko sarrera garrantzitsu bat, Guggenheim museoaren ondoan.

Ekitaldi honen aurkezpenean egongo dira besteak beste Lehendakaria, Juan Jose Ibarretxe jauna, Espainiako eta Andorrako RUNICeko arduraduna, Carlos Jimnez-Renjifo jauna, Bilboko Alkatea, Iaki Azkuna jauna, eta Bizkaiko Diputatu Nagusia, Jos Luis Bilbao.

Xingola Zuriaren munduko lehen egun honetan, munduko guztiko pertsonek xingola zuriak erabiliko dituzte eta eraikin publikoak zuriz estaliko dira txirotasunaren aurkako sinbolo moduan. Hau izango da mundu mailan egingo den ekintzarik garrantzitsuenetariko bat Milurteko garapen helburuak babestu eta ezagutarazteko.

Johannesburgoko Soweto auzunean, Hego Afrikan, txabola batzuk estaliko dira xingola zuriarekin Afrikako txirotasunaren amaieraren sinbolo moduan. Freetownwn, Sierra Leonan, xingola zuriarekin Cotton Tree famatua estaliko da, nazioa eratu zenean askatutako esklaboak landatutakoa.

Ekainaren 30etik uztailaren 14ra, Sydneyko Badiako zubiren inguruan, Australian, banda zuri bat jarriko da. Pobrezia iraganeko zerbait izan dadin lortu dezagun lelopean.

Europan eraikin esanguratsuak xingola zuriarekin apainduko dira, Coliseoa eta Fontana de Trevi Erroman, Berlineko Brandeburgo atea edo Trocaderoko eraikinak, Eiffel Dorrearen aurrean besteak beste.

Informazio gehiago:

Prentsa Dossierra:(*)

(*) Dokumentu mota hauek ireki ahal izateko Adobe Acrobat Reader doako programa instalatuta eduki behar duzu. Instalatuta ez baduzu deskargatu dezakezu hemen klik eginda:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco