Azken berriak
atzera ES|EN
FAO erakundeak bere datu-base nagusian sartzen uzten du

2010eko uztailaren hasieratik aurrera, FAO erakundeak bere datu-base nagusian sartzen uzten du. FAOSTAT du izena, eta elikadurari eta nekazaritzari buruzko munduko estatistika-datuen base handiena eta osoena da. FAOSTAT zerbitzua ordaindu beharrean, erabiltzaileentzako harpidetza-zerbitzu bat ezarri da, ezaugarri berak dituena.

FAOSTATek 210 herrialderen milioi batetik gora datu ditu, hainbat gairi buruzkoak. Hona hemen gaiak: nekazaritza- eta elikagai-ekoizpena, ongarrien eta pestiziden erabilpena, elikagai-laguntza, basogintza eta arrantza-ekoizpena, ureztaketa eta uraren erabilpena, lurren erabilpena, demografiaren joerak, nekazaritza-produktuen merkataritza, nekazaritzako makinen erabilpena eta abar.

FAOSTAT gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez kontsulta daiteke. Eta estatistika-informazioa tauletan eta grafikoetan antolatzeko aukera ematen du, baita excel formatuan behera kargatzeko ere.

Informazio gehiago:

FAOSTAT

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco