Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO rekin elkartutako eskolen sarearen urteko topaketa

Ekainaren 30etik Uztailaren 3ra UNESCOrekin elkartutako eskolen Espainiako sarearen XXIII.topaketa egin zen LLeidan. Topaketa urtero antolatzen da. Helburua da, batetik, sarea osatzen duten ikastetxeek urtean zehar izan dituzten esperientziak ezagutaraztea, eta, bestetik, hurrengo ikasturteko lan-ildoak zehaztea.

Aurten Espainia osoko 78 eskola bildu dira. Guztira, 137 parte-hartzaile egon dira: irakasleak, autonomia-erkidegoetako koordinatzaileak, proiektuen koordinatzaileak eta estatuko koordinatzailea; hauen artean, Ortuellako San Felix Ikastolako irakasle bat eta Euskadiko eskola elkartuen koordinatzailea dena eta UNESCO Etxeko kide den Monika Vzquez.

Ahozko aurkezpenen bidez eta paneletan jasotako informazioa lagun, eskolek iragan ikasturtean aurrera eraman zituzten ekimenen berri jaso zuten parte-hartzaileek. Ekimen horiek sareak lantzen dituen hiru arlo nagusiei lotuta daude: ondarea, bake-kultura eta garapen jasangarria, eta giza eskubideak.

Hurrengo ikasturtera begira, sareko ikastetxeek Nazio Batuak proposatutako ospakizunei buruzko egitasmoak landuko dituzte: Kimika, Basoak eta Gazteriaren Nazioarteko urteak, hurrenez hurren.

Informazio gehiago:

UNESCOrekin Elkartutako Eskolen Sarea

Topaketaren egitaraua

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco