Azken berriak
atzera ES|EN
2010eko Milurteko Garapen Helburuen txostena

Joan den ekainaren 23an aurkeztu zuen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari orokorrak 2010eko Milurteko Garapen Helburuen (MGH) txostena. Urtero bezala, MGHak lortzera bidean munduan izandako aurrerabidea aztertu du txostenak, eta ondorioztatu denez, aurrerabidea ez da homogeneoa izan, nahiz eta izan diren aurrerapen batzuk. Txosten horretan plazaratu dute, orobat, zein arlotan egin behar diren ahaleginik handienak hemendik 2015era MGHak lortu ahal izateko.

Ondorio horietara guztietara iristeko, adituen erakunde-arteko talde batek (NBEren Ekonomia eta Gizarte Gaien Saileko Estatistika Dibisioak zuzendua) bildutako datu-multzo batean oinarritu dira txostenaren egileak.

Txostenarekin batera, 2010 MGHen Aurrerabide Taula argitaratu dute. Taula horrek, helburu bakoitzerako hautatutako xede jakin batzuei dagokienez, 2010eko ekainean iritsi den aurrerabidea erakusten du grafikoki.

Informazio gehiago:

Milurteko Garapen Helburuen adierazleak

Txostena (gaztelaniaz)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco