Azken berriak
atzera ES|EN
2010-2011ko lehen paisaia zikloaren inaugurazioa

Gizabanako- eta gizarte-ongizatearen funtsezko elementua izateaz gain, lagungarria da hiritarren bizi-kalitate eta gozamenerako, eta europarren nortasuna sendotzeko; horrela hitz egiten du paisaiaz 2000ko Europako Hitzarmenak. Honek, eta beste dokumentu batzuk, bultzada eman dute agerian geratu dadin kalitatezko paisaia sustapen eta garapen faktore garrantzitsua dela eta, ondorioz, apurka-apurka, lurralde plangintzari buruzko prozesuak aberasten joan behar dugu, hartara, gure paisaiak, etorkizunean elkarbizitzarako espazioak izando direnak, paisaiari lotutako balioekiko sentikorra den gizartearen aztarna izan daitezen.

Testuinguru horretan sortu dira Paisaiaren Zikloak, paisaiaren arloan herritarren ezaguera eta sentsibilizazioa hobetzea helburu nagusia izanda eta, horrez gain, zabalkunde eta prestakuntza akademikoan era zalu eta dinamikoan aurrera egiteko.

Inaugurazioa darorren uztailaren 22an arrastaldeko 18.30etan UPV/EHUko Letren fakultatean izando da.

Aurkezpen-ekitaldiaren ondoren, uztailaren 22, 23 eta 24an Sistema Verdeak Lurralde Bizidunak Izenburupean Izango Diren Lehenengo Paisaiaren Elkarrizketa eta Kasu Praktikoei buruzko lehenendo mintegiari ekingo zaie, eta horietan, nazioarte mailako izen handiko Adituek esku hartuko dute.

Informazio gehiago:

Paisaiaren Zikloak

Uztaileko programa

Izen-ematea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco