Azken berriak
atzera ES|EN
2010ko gizarte-zientzien munduko txostena

Txosten hau Gizarte Zientzien Nazioarteko Kontseiluak (GZNK) egin, eta Kontseilu horrek eta UNESCOk argitaratu dute. Txostenak gizarte-zientzien ikuspegi globala ematen du.

Ezagutzaren zirrikituak (Las brechas del conocimiento) izeneko argitalpenean, zientzia horiek osatzen dituzten diziplinen egoera mundu mailan aztertu da. Halaber, argitalpenean argi adierazita dago zer aurrerapen egin dituzten goraka doazen herrialdeek. Izan ere, denbora luzean gizarte-zientziak ia mendebaldeko herrialdeetako unibertsitateetan soilik landu ondoren, Asian eta Latinoamerikan hedatzen ari dira pixkanaka.

Txostenean hiru alderdi jorratu dira. Batetik, gaia deskribatzeko ahalegina egin da: estatistiketan jaso da zer emaitza dituzten gizarte-zientziek eta nola ari diren hedatzen munduan. Gogoetari ere leku egin zaio txostenean: ikuspuntu orokorrak eta eskualde jakin batzuetako gaiak aztertu dira zenbait saiakeratan. Eta alderdi praktikoa ere landu da: gizarte-zientziak gai jakin batzuetan (pobrezia, epidemiak, klima-aldaketa...) nola aplikatu behar diren erakutsi da.

Txosten osoa UNESCOren web gunean eskuragarri dago, PDF formatuan (ingelesez).

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco