Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCOren kartel-lehiaketa: kultura-aniztasuna diseinatzea

Kulturen arteko Hurbiltzearen Nazioarteko Urtea dela-eta, UNESCOk Culture Counts kartel-lehiaketa iragarri zuen. Oraindik orain amaitu da, eta Parisen jarri dute kartel irabazleen erakusketa.

Urtarrilean ekin zioten Culture Counts lehiaketari; DESIGN21: Social Design Network / Felissimo-k eta UNESCOk batera egindako ekimena da, hain zuzen, lehiaketa. Ekimen horren bidez, kartel bat sortzeko gonbita egin zitzaien bost kontinenteetako diseinatzaile grafikoei; kulturen arteko hurbiltzea nola ikusten eta ulertzen zuten adierazi behar zuen kartelak eta, modu horretan, kulturen arteko trukearen eta elkarrizketaren garrantzia emango zuten aditzera modu sortzailean.

50 poster aukeratu dira UNESCOren web-orriko on-line galerian erakusteko. Horien artean, 30 kartel UNESCOren egoitzan egindako erakusketa batean erakutsi ziren, 2010eko maiatzaren 17tik 21era, UNESCOk antolatutako Kultura-aniztasunaren Nazioarteko Jaialdiaren barruan.

Lehiaketako lehen saria Diego Rossi brasildar diseinatzaileak eraman zuen, "Sonrisas y Flores" bere kartelari esker.

Informazio gehiago:

Kartelen on-line galeria

Kulturen arteko Hurbiltzearen Nazioarteko Urtea


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco