Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxearen parte-hartzea Santiago Konpostelako 2010 foroaren batzorde antolatzailearen V. biltzarrean

Joan den ekainaren 11n, UNESCO Etxeak Santiago Konpostelako 10 Foroaren Batzorde Antolatzailearen V. Biltzarrean hartu zuen parte.

2010 Foroaren baitan, Bakearen Kulturaren inguruko mundu-mailako gertakizun eta jarduera asko biltzen dira. 2010ean, ikertzea eta ospatzea merezi duten hainbat gertakari aipagarri izango dira batera. Horien artean ospatuko dira: Done Jakueren urtea, milaka pertsona elkartuko dituen hitzordua eta lekua; Bakearen Kulturaren eta munduko haur guztientzat Biolentziarik Ezaren hamarkadaren amaiera, Nazio Batuek aldarrikatuta (2001-2010); Milurtekoaren Helburuak ezarri zirenetik hamar urte; eta Zibilizazioen arteko Aliantzarako Egintza Programaren lehen urratsen amaiera. Hamar urte dira, baita ere, Munduko Gizarte Foroa eta Munduko Hezkuntza Foroa sortu zirela Porto Alegren.

Federico Mayor Zaragoza da 2010 Foroaren buru eta, besteak beste, Nazio Batuek eta UNESCO nazioarteko erakundeek babesten dute. Foroaren antolaketa, berriz, Bakerako heziketaren Galiziako Mintegiari eta Bakearen Kulturaren Fundazioari dagokio. Erakunde horiek batzorde antolatzaile batek babesten ditu, eta bertako kide da UNESCO Etxea; batzorde horretan daude ordezkatuta Bakerako Heziketa eta Ikerketa sustatzeko zentro, institutu, erakunde eta elkarte entzutetsuenak, bai Espainiakoak bai Portugalekoak. Horietako asko aitzindari dira dagozkien akademia- eta gizarte-jardueretan, edota jarduera-eremu oso ezberdinetan.

2010 Foroak Munduko Hezkuntza Foroa elkartuko du 2010eko abenduaren 3aren eta 30aren artean; gaia honako hau izango da: Heziketa, Ikerketa eta Bakearen Kultura. Gune irekia izango da ideien eztabaida demokratikorako, gogoetan sakontzeko, proposamenak aurkezteko, esperientziak trukatzeko, eta giza eskubideen eta bakearen kulturaren inguruan lan egiten duten gizarte-mugimenduak, sareak, GKEak eta gizarte zibileko beste erakunde batzuk antolatzeko. 2010 Foroak bere baitan hartuko ditu, baita ere, Informazioari eta Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko Biltzar bat, Bakerako Giza Eskubideaz Nazioarteko Goi-bilera bat, Memoriaz, Adiskidetzeaz eta Bakerako kulturaz Nazioarteko Biltzar, bat, Nazio Batuen Goi-mailako Taldeko kideen bilera Zibilizazioen arteko Aliantzarako eta Bakearen Kulturaren eta munduko haur guztientzat biolentziarik ezaren 2001-2010 hamarkadarako, eta aldi berean garatuko den kultura- eta arte-jardueren programa bat.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco