Azken berriak
atzera ES|EN
Mundos de agua izeneko dokumental-seriea estreinatu da, ura inoiz inork erakutsi ez dizun bezala ezagutu dezazun

La 2 telebista-kateak, astelehenetik ostiralera iluntzeko 20:40an, Mundos de Agua izeneko dokumental-serie espainiarra ematen du. Dagoeneko nazioarteko hamar bat sari jaso dituen serie honek ur-ekosistemak aztertzen ditu, eta esan behar da kalitate tekniko izugarria duela, orain arte inoiz ez baitzen urari buruzko serie bat bereizmen handiarekin grabatu. Gainera, seriea osatzen duten 26 kapituluei buruzko laburpen bat aurki daiteke haren webgunean: ikus-entzuleek gune dinamikoa honetan parte har dezakete, eta bide batez, hautemandako animalia-portaeren gaineko burutazioak eta iritziak utzi.

Seriearen produktoreek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute WASA-GN erakundearekin. Irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakunde hau politikoki independentea da, eta haren helburua sinergia globalak sortzea da, munduko ur-baliabideen kudeaketa arrazionala lortu ahal izateko. Erakunde honek mundu mailako sare bat sortu du, uraren inguruko gaietan jarduten diren erakunde eta adituek osatzen dutena; sarea etengabe ari da hazten, eta elkarren artean lotutako hainbat diziplinak hartzen dute parte bertan. Hala, uraren krisi globalaren kausen azterketa bat proposatzen da, eta UNESCO Etxea ere sare horretako kide da.

Informazio gehiago:

www.mundosdeagua.org

www.wasa-gn.net

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco