Azken berriak
atzera ES|EN
Jolasaren alternatiba I eta II liburuaren aurkezpena

Maitzaren 10an "Jolasaren alternatiba I eta II" liburuaren aurkezpena ospatuko da Paco Cascn eta Carlos Martn Beristainek idatzitakoa

Bertan izango dira: Joseba Ossa, itzulpenaren arduraduna eta indarkeria-eza alorreko ekintzailea eta Carlos M. Beristain, liburuen egile, medikua eta psicologa sozialean doktorea.

Lekua: Batzar Nagusiak, Hurtado de Amzaga, 6 Bilbo.

Aurkezpen ekitaldia ostean liburuen aleak eskuratu ahal izango dira.

Liburu hau, Edupaz saileko hirugarrena, 1986an argitaratu zen lehen aldiz. Ehun jolas eta dinamika baino gehiago biltzen ditu, egileek urtetan probatuak eta esperimentatuak, hainbat testuingurutan erabil daitezkeenak (bakerako hezkuntza, giza eskubideak, gatazken irtenbideak, garapena).

Jolas bakoitza fitxa baliagarri eta erabilerraz baten bidez dago azalduta. Fitxa bakoitzak atal hauek ditu: jolasaren azalpena eta helburuak, parte-hartzaileen profila, jarraibideak, garapena, ebaluatzeko arrasto batzuk eta jolasaren aldaerak.

Horrenbestez, fitxak ez dira errezetak. Halaber, aurkezteko modu horri esker, malgua izateaz gain, erraza da jolasak kasuan kasuko egoeraren arabera moldatzea. Liburuak hiru aurkibide ditu: orokorra, atalaren edo jolas-motaren araberakoa eta adinaren araberakoa. Horri esker, oso erraz erabiltzen da liburua. Talde baten heziketa- eta garapen-prozesuari jarraituz sailkatu dira jolasak eta dinamikak, eta hortaz, heziketa-prozesu horretan aurrera egiten laguntzen diete parte-hartzaileei.

Hona hemen atalak: 1) nork bere burua aurkezteko jolasak; 2) elkar ezagutzekoak; 3) norbera eta taldea sendotzekoak; 4) elkarrengan konfiantza lortzekoak; 5) elkarrekin komunikatzekoak; 6) lankidetzan aritzekoak; 7) gatazkak konpontzen ikastekoak; eta 8) lasaitzekoak. Liburu hau aitzindaria eta oinarrizkoa izan da bakerako hezkuntzako metodologian. Izan ere, formatu eta sailkapen-eskema berberei eutsita, bigarren liburukia argitaratu dute egileek Edupaz sailean. Gainera, gerora argitaratutako beste hainbat lanetan ere erabili izan dituzte formatu eta eskema horiek.

Edupaz saileko bi liburu horietako dinamikak metodologia sozio-afektiboan oinarrituta daude. Beraz, edukien eta metodologiaren arteko koherentziaren bidez hezi nahi dute, norberak edukiak parte-hartzearen bidez bereganatuz eta landu behar den gaia zuzenean esperimentatuz. Esperientzia hori oso motibagarria izateaz gain, enpatia garatzeko aukera ematen du, eta horrek ikertzera, gogoeta egitera eta konpromiso eraldatzaileak hartzera bultzatzen ditu parte-hartzaileak; hots, bakerako hezkuntzako oinarri-oinarrizko elementuak garatzera.

Paco Cascn eta Carlos Martn Beristainek aspaldiko konpromisoa dute bakezaletasunarekin eta antimilitarismoarekin. Urteak daramatzate hezkuntza

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco