Azken berriak
atzera ES|EN
Euskara Etorkizuneko Europan; Eusko Legebiltzarrean Umeen Osoko Bilkura

160TIK GORA ESKOLA UME GOGOETAN ARIKO DIRA EUSKARAK ETORKIZUNEKO EUROPAN IZAN BEHARREKO TOKIARI BURUZ

Eztabaidatu gurekin programaren barruan

Datorren astelehenan, hilak 13, goizeko 10:30etan, umeen osoko bilkura egingo da berriro ere Eusko Legebiltzarrean. Eztabaidako gaia, oraingoan, euskarak etorkizuneko Europan zer toki eduki behar duen izango da. Ekimen hori Legebiltzarrak bere 25. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldietako bat da, eta jarraipena izango du, geroago, Eztabaidatu gurekin izeneko programa baten barruan. Programa horrek lan-dinamika bat eragingo du, ikasleak ordezkaritza-erakundeetan aplikatzen diren balio eta lan-prozeduretara hurbiltzea bilatzeko. Osoko bilkura hau egin ahal izateko, hilabeteak egin dituzte lanean 14 euskal ikastetxetako gaztetxoek, UNESCO Etxeak bultzatuta. Lan hori, bestalde, Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak duten lankidetza iraunkorraren barruan sartu behar da, zeinaren helburua baita balioen hezkuntza bultzatzeko eta errazteko material pedagogikoak garatzea.

Azken hilabeteetan, 160tik gora neska-mutilek parte hartu dute 14 euskal eskolatan gogoeta egiten hizkuntzek, Europa eleanitz honetan, herrien identitaterako eta kultur aberastasun gisa duten balioari buruz. Neska-mutil horiek parte-hartze demokratikoko gune batean aritu izan dira, eta hartan gogoeta egin dute, iritziak askatasunez adierazi dituzte eta, azkenean, ondorioak adostasunik handienaz adostu dituzte. Horretarako, Eusko Legebiltzarreko eztabaida-ildoak kopiatu dira. Parte hartu duten ikasleek, lehenengo, ikasgeletan aritu dira lanean, eta, ondoren, lan horren emaitzak batzorde batera iritsi dira, non ikastetxe guztietako ordezkariak ziren. Batzorde hori iragan apirilaren 20an bildu zen eta behin betiko testua adostu zuen. Testu hori azken adierazpen gisa aurkeztuko da, eta bozkatuko, datorren astelehenean.

Hizkuntzaren balio sinbolikoa eta identifikatzailea, hizkuntzaren balio unibertsala eta hizkuntzak komunikazio-tresna gisa duen eginkizuna, horiek izan dira neska-mutilen lan-ildoak, eta ondorio batzuk atera dituzte gai horiei buruz, hain zuzen hilaren 13an aurkeztuko dituztenak. Norberaren hizkuntzaren balioa kasu honetan euskararen balioa, hizkuntza hori denentzako aberastasuna dela aldarrikatzea, edo beste hizkuntzak ere aintzat hartzea, kontu horiek eta beste batzuk aztertuko dira asteleheneko osoko bilkuran.

Eztabaidatu gurekin

Eusko Legebiltzarra eratzearen 25. urteurrena ospatzeko jardueren programaren barruan, badira nabarmendu beharrekoak gai batzuk, hala nola gardentasuna bultzatzea eta herritarren parte-hartzea sustatzea. Eztabaidatu gurekin programa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin eta antolakunde zibiko batzuekin batera abiarazi da, eta programaren helburua parte-hartzea gazteenen artean bultzatzea da, azkenean Legebiltzarraren funtzioak sakonago ezagutu ditzaten lortzeko eta arazo publikoetan parte hartzera bultzatzeko.

Programaren helburuetako beste bat, hain zuzen, esperientzia horiek jasoko dituzten eta balioen hezkuntza erraztuko duten material pedagogikoak sortzea da. Produktu horiek formatu elebiduna izango dute eta material pedagogiko batzuk edukiko dituzte CD batean, irakasleek geletan tutoretza-saioetan erabili ahal izan ditzaten eztabaida hauetan jorratzen diren arazoei ekin behar dietenean. Dagoeneko prestatuta daude material interaktiboak gai batzuei buruz (immigrazioa, kanpo-zorra, genero-indarkeria, kultura-aniztasuna), eta prestatzen ari dira beste batzuk dinamina berarekin landuko dira (denentzako hezkuntza, ahalmen-urritasuna).

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco