Azken berriak
atzera ES|EN
On-line eskuragarri daude Zaragozako Expoko dokumentu eta materialak

Zaragozako Expo 2008ko materialak, urarekin lotutakoak, eskuragarri daude sarean dagoeneko

Uraren Tribuna izan da Expo 2008ko tresna intelektual zientifiko-teknikoa. Uraren inguruko hainbat arlotako eragileek parte hartu dute tribunan, honako ekitaldi hauetanaste tematikoak, Uraren Hitzak, ekitaldi eta topaketa paraleloak, uraren zinema, etab.

Aste tematikoak

Aste tematikoetako programazioari esker, uraren arloko mundu osoko adituen jakintza eta proposamenak aztertu ziren, bai eta haien ekintza-esparru, espezialitate, ikuspegi, interes eta helburu guztiak ere. Gaikako blokeetan antolatu ziren aste tematikoak; hain zuzen, Uraren Tribunako tresna nagusia izan ziren bloke horiek. Uraren Tribunatik atera ziren 2008ko Zaragozako Gutunaren eta Gutun horren Ondarearen edukiak Zaragozako Udalaren web-orrian daude dokumentu guztiak.

Bilatu aste tematikoetako dokumentuak

Behin-betiko dokumentua

Uraren Hitzak

Uraren Hitzak saiakera-bilduma bat da. Pertsona ezagunek idatzi dituzte saiakera horiek, hala nola Mijail Gorvachovek, Federico Mayor Zaragozak, Rigoberta Menchuk, etab. Argitaratu gabeko hamabost saiakera baino gehiago barne hartzen ditu bildumak. Argitalpen horien helburua da jendeari helaraztea uraren eta garapen iraunkorraren arloko oinarrizko gaiak; horretarako, hiru hizkuntzatan argitaratu dira saiakerak (gaztelania, ingelesa eta frantsesa).

Saiakeren testu osoak

Uraren zinema

Uraren gaiaren inguruan egindako filmen emanaldirik handiena izango zen ziurrenik: 107 film, 177 emanaldi-ordu eta 20.000 ikusle baino gehiago. Hiru talde handitan sailkatu ziren filmak: dokumentalak, fikziozko film laburrak eta animazio-lanak. Guztira, 50 ordu baino gehiago iraun zuten emanaldi guztiek. Gainera, Uraren Tribunak eta Uraren Nazioarteko Idazkaritzak Urari eta garapen iraunkorrari" buruzko film laburren lehenengo lehiaketa antolatu dute.

Ikus "Ura eta garapen iraunkorra" lehiaketako sariak

Ikus uraren zinemako beste bideo batzuk

Ikus filmen katalogo osoa

Itsasargia

Itsasargia, herritarren ekimenen pabilioia, pabilioi enblematikoa izan zen Zaragozako Expo 2008n. Amaierako memoria bat aurki dezakezue Expoaren web-orrian; testuak, irudiak eta bideoak jaso dira memorian. Azken batean, Itsasargian gauzatutako jardueren dokumentu-ondarea osatzen dute dokumentu horiek guztiek.

Sartu Itsasargiaren web-orrira

Informazio gehiago:

UNESCO Etxea EXPOn

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco