Azken berriak
atzera ES|EN
Saneamenduaren eta edateko uraren arazoan izan diren aurrerapausoak: OME/UNICEF 2010 txostena

Berriki eman da ezagutzera Ura eta Saneamenduaren Hornidurari buruzko Behaketaren harira OME/UNICEF Programa Bateratuak landutako txostena. Saneamenduaren eta edateko uraren arazoan izan diren aurrerapausoak 2010 Eguneratze-txostena du izenburu aipatutako agiriak.

Edateko ura eskurago izateko bidean, oro har, aurrerapausoak eman direla berretsi du txostenak. Nolanahi ere, txostenaren arabera oinarrizko saneamendua lortzeko eman diren urratsak ez dira aski Milurtekoko Garapen Helburuetara (MGH) iritsi ahal izateko.
Nahiz eta ura eta saneamendua izateak onura nabarmenak ekarri giza garapenerako eta ekonomia-garapenerako, herrialde eta emaile askok oraindik ere ez dute behar besteko arretarik eta baliabiderik jartzen ura eta saneamendua eskura izateko.

Txostenak argi esaten du helburu horiek zuzentasunezlortu behar direla; alabaina, badira zenbait erronka ura eta saneamendua izateko bide horretan aurrerapausoak zuzentasunez emateko:

  1. Ura izateko eman diren aurrerapausoen eta saneamendu egokia izateko emandakoen artean dagoen aldea;
  2. Landa-inguruneko herritarren eta hirietakoenarteko aldea (saneamendu-zerbitzu oinarrizkorik ez duten 10 pertsonatik 7 eta edateko ura hornitzeko iturri hobeturik ez duten 10 pertsonatik 8 landa-ingurunetan bizi da);
  3. Gizarte- eta ekonomia-mailen arteko desoreka nabarmena;
  4. Herrialde bateko eskualdeen artean dagoen aldea.

209 herrialdetan edo eskualdetan jasotako 300etik gora inkesta eta erroldatatik ateratako datuetan oinarriturik dago txostena, eta erakunde arauemaileei, emaileei, gobernuko erakundeei eta gobernuz kanpokoei zuzenduta dago.

Txostenaren helburu behinena da saneamenduak eta urak osasunerako eta giza ongizaterako duen berebiziko garrantzia onartzea, baita garapenerako eragile gisa duen inportantzia ere, eta, horrez gain, MGHak lortzeko bidean urratsak nola bizkor daitezkeen asmatzea edo jakitea.

Testu osoa honako esteka honetan

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco