Azken berriak
atzera ES|EN
Garapenerako lankidetzan giza eskubideen ikuspegia jasotzeko eskuliburua-ren aukezpena

Apirilaren 19an, joan den astelehenean, Garapenerako lankidetzan giza eskubideen ikuspegia jasotzeko eskuliburua aurkeztu zuten Arantza Chacn Garapen Bidean Giza Eskubideen Lantegiko kideak eta Marta Ares Eusko Jaurlaritzako Garapen Lankidetzarako Zuzendariak. Jesus Garayk aurkeztu zuen ekitaldia eta han izan ziren, besteak beste, Silvia Escobar, giza eskubideen gaian Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioan Misio Berezietarako enbaxadorea giza eskubideei buruzko gaietan eta Ximena Erazo, Txileko Santiagoko Henry Dunant Fundazioko presidentea.

Eskuliburuaren sarreran gogoeta teoriko labur bat egiten da galdera funtsezko bati erantzuna emateko ahaleginean: Gobernuz kanpoko garapenerako lankidetzan zer dela eta izan behar da Giza Eskubideetan oinarritutako Ikuspegia? Erantzuna emateko saio horretan, mahaiaren gainean jartzen dira giza eskubideen bultzadaren eta pobreziaren kontrako borrokaren artean dagoen harreman zuzena eta, bigarrenik, kasu jakin bat oinarritzat hartuta aplikazio zehatzerako tresna bat garatzen da.

Azken hori da, hain zuzen, eskuliburu horren balio erantsi behinena, eta halaxe azpimarratu zuten hainbat hizlarik. Zailena da gauza zehatzetara pasatzea, praktikara; hor sortzen zaizkigu normalean eragozpenik handienak. Espero dugu eta ziur gaude eskuliburu hau tresna erabilgarria izango dela euskal lankidetzan dihardutenek Eskubideetan oinarritutako Ikuspegia benetan aplika dezaten.

Josu Oskozek, egileetako batek, esker onen atalean idatzitakoa gogora ekarriz, hala esan zuen aurkezpenean: Egiaz geure asmo bakarra mundua aldatzea da; gainerakoa etorri den moduan joan gara lantzen (SIM). UNESCO Etxeak zorionak eman nahi dizkie egindako lanagatik eta haien esku jartzeko borondatea agertu nahi du helburu horri begira elkarrekin lan egiteko eta laguntzeko.

Informazio gehiago:

Eusko Jaurlaritza

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco