Azken berriak
atzera ES|EN
Monumentuei buruzko nazioarteko argazki-lehiaketako argazki irabazleak

UNESCOrekin elkartutako eskola-sareko kide diren lau euskal ikastetxek Monumentuei buruzko Nazioarteko Argazki-Lehiaketaren XIV. edizioan parte hartu dute.

Museu dhistria de Catalunya-k eta Europako Kontseilua-k antolatutako argazki-lehiaketa honen helburua ikasleak gertuko ondarera hurbilaraztea da, ondare hori ezagutuz, baloratuz eta gozatuz. Aurreko edizioan 58 herrialdetako 20.000tik gora ikaslek parte hartu zuen.

UNESCO Etxea arduratzen da lehiaketa hau euskal ikastetxeetan sustatu eta koordinatzeaz. Edizio honetako lau parte-hartzaileen artean bi, sarituak izan dira bertako bi ikaslek egindako argazkiei esker: batetik, Ortuellako San Felix Ikastola, Patricia Herrerok egindako argazkiari esker; bestetik, Gasteizko Sagrado Corazn Carmelitas Ikastetxea, Aritz Roak egindako argazkiari esker.

Hautaketaz arduratu den Elker Azqueta argazkilariaren iritziz, horiek dira euskal ondarea ondoen ordezkatzen duten argazkiak. Bi argazkiok, parte hartu duten herrialde guztietan saritutako gainerako argazkiekin batera, nazioarteko katalogo eta erakusketa bana osatuko dute. Erakusketa hori, Europako Kontseiluak inauguratu ondoren, parte hartu duten hainbat herrialdetan barrena bidaiatuko da.

Informazio gehiago:

Experiencia Fotogrfica Internacional de los Monumentos

UNESCO Etxea

Isozaki Atea - Bizikidetasun enparantza

Uribitarte pasealekua 12, 2 locala

48001 Bilbo

Tfna. 94 427 64 32 Faxa 94 427 25 48

m.vazquez@unescoetxea.org

2010KO EAEKO ARGAZKI IRABAZLEAK:

Aritz Roa. Plaza de Espainia Plaza (Gasteiz)
Sagrado Corazn Carmelitas Ikastetxea

Patricia Herrero. Pobeako zubia (Bizkaia)
San Felix Ikastola . Ortuella

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco