Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak UNESCOrekiko Harreman Ofizialen Estatusa berritu du

Joan zen apirilaren 1ean, UNESCOren Kontseilu Betearazleko GKEen Batzordeak UNESCOrekiko Harreman Ofizialen Estatusa UNESCO Etxeak 1998tik duena beste sei urterako berritzea adostu zuen.

Egun hartan, Kontseilu Betearazleko 24 estatu kideetako ordezkariek, batetik, estatus hori lortu nahian dabiltzan GKEen hautagaitzak aztertu zituzten.

Bestetik, Zuzendari Nagusiak 5 erakunderen Harreman Ofizialen Estatusa beste sei urterako (2010-2016) berritzeko hartutako erabakia jakinarazi zen. Erakunde horietako bat UNESCO zen.

Kontseilu Betearazleari helarazitako txostenean, Zuzendari Nagusiak UNESCO Etxearen lanaren kalitatea eta jarraitutasuna baloratu zituen; baita UNESCOren beraren zenbait zereginek aurrera egiteko lan horrek duen garrantzia ere.

Informazio gehiago:

Gai-zerrenda eta ebaluazioa UNESCOren Kontseilu Betearazlea

Zuzendariaren bloga

GKEak - UNESCO

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco