Azken berriak
atzera ES|EN
Y tú, ¿qué te cuentas? Eta zuk, zer berri? Proiektua

Sagrado Corazn-Carmelitas ikastetxeak, UNESCOra atxikitako ikastetxe-sareko kidea denak, aste honetan eman dio amaiera. Y t, qu te cuentas? Eta zuk, zer berri? proiektuari. Proiektu horregatik Eusko Jaurlaritzaren Karmele Alzueta Hezkuntza Berriztapen Sariaren bi Ohorezko Aipamen jaso ditu, bai eta Hezkuntza Ministerioko Hezkuntza Berrikuntzaren Sariaren Ohorezko Aipamen bat ere.

Y t, qu te cuentas? Eta zuk, zer berri? proiektuaren helburu nagusia da ikasle konpetenteak sustatzea kultura arteko gizarte honetan

Helburu hori ikastetxeak ikasleei eskaintzen dien hezkuntza integralaren barnean kokatzen da. Hezkuntza-sistema horretan, ikaslea bera da bere irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuaren protagonista, besteekin elkarlanean diharduela

Proiektua DBHko ikasleekin burutu da, eta hiru fase izan ditu, azken hiru ikasturteei dagozkienak: ikasturte bakoitzak proiektuaren gai jakin bat garatu zuen eta helburuak, edukiak eta metodologia ikasleen adinera eta ikasturte bakoitzeko curriculumera moldatu ziren

-.Lehen fasea (Ni/gu): fase honetan ikasleek nerabeen irudia aztertu zuten, bai eta zer-nolako eragina duten komunikabideek irudi hori hedatzean. Ikasleek ondorioztatu zuten oso garrantzitsua dela ahalmenak partekatzea eta ikastetxean giro ona egotea

- Bigarren fasea (Gure hiria): ikasleek desgaitu fisiko eta intelektualen, inmigrazioaren eta hirugarren adinaren errealitatea zein den aztertu zuten. Kasu honetan, ondorioztatu zuten gizarte honetan pertsona guztientzako tokia dagoela, inor ez dagoela sobera eta guztiak garela beharrezkoak.<0}

- Hirugarren fasea (Gure mundua): ikasleek munduko zenbait kultura ezagutu zituzten, kultura horien ohiturak, hizkuntzak, folklorea, musika eta abar aztertuz. Azken fase honen helburu ziren gure munduko dibertsitatea eta kultura-aberastasuna balioestea, eta besteekiko elkarrizketa eta errespetua garatzea, bai eta desberdina den horren zenbait baliok eta alderdik norbera aberasten dutela aitortzea ere.

Metodologia honen bidez, proiektua amaitzean ikasleek hausnarketa bat egin zuten: partikularretik orokortasunera, ezagun dutenetik unibertsalera, eta gai izan dira berdintasun eta desberdintasunak balioesteko

Informazio gehiago:

Sagrado Corazn-Carmelitas ikastetxea

Amaiera-ekitaldiko argazkiak


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco