Azken berriak
atzera ES|EN
Ura XXI. mendean posterren euskarazko edizioa eskuragarri daude bertsio elektronikoan

UNESCO Etxeak, URA agentziaren, Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoaren eta Eusko Jaurlaritzaren Lankidetza Zuzendaritzaren laguntzarekin, Ura XXI. mendean posterren euskarazko edizioa landu du eta jada eskueran daude bertsio elektronikoan. Hezkuntzarako material hori, jatorrian, Unescocat-ek (Kataluniako UNESCO Zentroak) landu zuen, munduko ur-baliabideen garapenari buruz Nazio Batuek egindako Lehen Txostena oinarritzat hartuta.

Posterrek Ur Baliabideak Ebaluatzeko Nazio Batuen Programak (WWAP) emandako bermea eta onespena dute. Programa horrek UNESCOn du egoitza eta hiru urtetik behin Ur Baliabideen Munduko Txostenaren edizioa lantzen du.

Gaikako 8 posterren bilduma batek eta lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleentzako bi gidak osatzen dute materiala. Euskaraz eta gazteleraz daude eskueran. (pdf formatuan)

POSTERRAK:

1/ Ura, ezinbesteko baliabidea (eusk.) (gazt.)

2/ Uraren mundua ezagutuz (eusk.) (gazt.)

3/ Ura izateko eskubidea, osasunerako eskubide (eusk.) (gazt.)

4/ Ekosistemak eta ura (eusk.) (gazt.)

5/ Hiriak, ur-kontsumitzaile erraldoiak (eusk.) (gazt.)

6/ Ura, elikagaien oinarria (eusk.) (gazt.)

7/ Ondasun urria eta partekatu beharrekoa (eusk.) (gazt.)

8/ Uraren kudeaketan parte hartzea (eusk.) (gazt.)

Gida didaktikoak:

1/ Lehen hezkuntzako bigarren zikloa (eusk.) (gazt.)

2/ Bigarren Hezkuntza (eusk.) (gazt.)

Aurki, antzeko beste poster-bilduma bat argitaratuko da Bigarren Txostenerako.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco