Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak 2010 Uraren Munduko Egunean esku hartuko du: Ur garbia Mundu Osasuntsu baterako

Martxoaren 22an, Uraren Munduko Egunaren harira, UNESCO Etxeak hainbat jarduera antolatuko ditu euskal gizartearen parte-hartzea eta sentsibilizazioa bultzatzeko asmoarekin.

Hala, WASH United Uraren, Saneamenduaren eta Higienearen alde bat eginik nazioarteko kanpaina aurkeztuko du UNESCO Etxeak. WASH United nazioarteko kanpaina garrantzitsu bat da; 2010ean Hego Afrikan jokatzekoa den Munduko Futbol Txapelketa eta Mundial horrek jendea mugiarazteko duen ahalmen izugarria baliatuz, pertsona guztiek batez ere Saharaz hegoaldeko Afrikan bizi direnek edateko ura, saneamendua eta higienea izateko eskubidea sustatzea da kanpainaren helburua. UNESCO Etxeak izango du kanpainaren ardura Euskal Herrian eta, hala, hainbat jarduera antolatuko ditu hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren eremuan. Ustaritz Aldekoaotalora Athletic taldeko jokalari eta gure Bazkide Ongilearen laguntza izango du egiteko horietan.

Kanpaina Bizikidetasunaren Plazan aurkeztuko da, UNESCO Etxearen egoitzaren ondoan (Uribitarte Pasealekua, 12), eguerdiko 12:30ean. Ekitaldian izango dira Mikel Mancisidor, UNESCO Etxeko Zuzendaria, Marta Ares Eusko Jaurlaritzako Lankidetza arloko Zuzendaria, Ustaritz ldekoaotalora Athletic taldeko jokalaria eta UNESCO Etxeko Bazkide Ongilea eta Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Saileko zinegotzi ordezkaria.

Arratsaldean, 18:15ean, Amazonia y Agua. Desarrollo Sostenible en el siglo XXI (Amazonia eta Ura. Garapen Iraunkorra XXI. mendean) liburua aurkeztuko da Bilbao Arte Fundazioan (Urazurrutia kalea, 32. Bilbo).Han izango da Nerea Teruelo, Basauriko Udalaren Zinegotzia, Hernando Bernal (Amazoniako uraren esperru multidimentsionala) eta Joseba Arregui (Herri indigenak eta ura).

Ondoren, Flow. Por amor al agua (Flow. Ura maite dugulako) filma emango da. Espainako GGKE-en Koordinakundearen (CONGDE)eskutik dokumentala estreinako aldiz emango da Espainian, eta Uraren Munduko Egunaren harira hainbat hiritan proiektatuko da. Adituen iritziz, uraren munduko krisia da ingurumen eta politika aldetik XXI. mendeko arazo garrantzitsuena eta, hain zuzen, gai hori jorratzen du dokumental sarituak. UNESCO Etxeak eta Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniariak GKEak antolatu dute ekitaldia: 18:30ean filmaren aurkezpena egingo da eta 19:00etan hasiko da emanaldia. Bilbao Arte fundazioaren egoitzan izango da. Sarrera doan da, baina aurrez izena eman behar da web-orri honetan: www.euskadi.isf.es/diadelagua

Informazio gehiago: n.uribe@unescoetxea.org

Uraren Munduko Eguneko materialak:

Uraren kalitateari buruzko ohiko galderak

Uraren Eguneko liburuxka ofiziala

Uraren Munduko Eguneko web-orri ofiziala

UNESCOko zuzendariaren mezua

Manifestua

Wash United kanpaina

Flow. Por amor al agua filmaren sinopsia

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco