Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCOn Sinposiuma: Kulturaren finantziazioa eta arriskuaren kudeaketa

UNESCO, Egoitza Nagua, Paris

2010.eko apirilaren 16 eta 17an

Kultura eta garapenaren artean dagoen harremanaren inguruko ikerketa sustatzearen aldeko helburuaren barne, UNESCOk bi eguneko sinposiuma antolatuko du garapen bidean dauden herrietan kultur eta sormenezko arloak finantzatzeko dagoen arriskuaren pertzepzioa aztertzeko eta aurreiritzi honi aurre egiteko.

Nahiz eta kulturak garapen sozio-ekonomikoan eta pobreziaren murrizketan botere handia izan, garapen programa eta politiketan baztertuta jarraitzen du. Are gehiago, kultur-arloak finantzaketa lortzeko arazoak ditu, garapen bidean dauden herrietan batez ere, askotan aurreiritzi faltsuetan oinarrituta, hala nola, inbertsio hauen arriskurako joera.

Finantza-erakundeak, lankidetzako agentziak eta nazioarteko erakundeek haien eskarmentua aurkeztuko dute, gerturapen berritzaileak proposatuz. Egitaraua laster egongo da eskuragarri.

Sinposiumari aurre emanez, UNESCOk on-line formatuko eztabaida proposatzen du Kulturaren finantziazioa eta arriskuaren kudeaketa gaiaren inguruan, gerora synposiumean jorratuko diren gaietariko batzuen inguruko solasaldiak proposatuz.

Informazio gehiago:

UNESCO Sinposiuma

UNESCO Etxea Kultura eta garapena

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco