Azken berriak
atzera ES|EN
Praktika onen galdeketa, ura eta saneamendua izateko giza eskubidearen inplementazioan

Jada eskuragarri dago gure web-orrian Catarina de Albuquerquek, Nazio Batuetako aditu independenteak, egindako ura izateko giza eskubidearekin lotutako praktika onei buruzko galdeketa. Galdeketa hori praktika onei buruzko datuak bildu eta Giza Eskubideen Kontseiluari aurkezteko egin zuen. Galde-sorta gizarte zibilaren eta UNESCO Etxea bezalako erakundeen laguntzaz egin da.

Galdeketa ekainaren 30a baino lehen bete behar da; gizarte zibileko erakundeek, eragile pribatuek, Estatuek, herriko zein eskualdeko agintariek, aldebiko garapen agentziek, nazioarteko erakundeek, eta giza eskubideen nazioarteko elkarteek bete dezakete.

Prozesu honen amaieran, adituak uraren praktika onei buruzko argitalpen bat eta saneamenduarekin lotutako praktika onen beste argitalpen bat prestatuko ditu.

Aditu independenteak Giza Eskubideen Kontseiluaren agindua jaso zuen 2008an, ura izateko giza eskubideak barne hartzen dituen betebeharren edukia argitzeko, milurtekoko helburuak lortzen lagunduko duten gomendioak egiteko, eta edateko ura eta saneamendu egokia izatearekin lotuta dauden praktika onen laburpen bat prestatzeko.

Informazio gehiago:

Galdeketa (Word 214KB)

Nazio Batuetako aditu independentea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco