Azken berriak
atzera ES|EN
Ondare biziaz hitz egidazu: UNESCO Etxeko argitalpen berria

UNESCO Etxeak Ondare biziaz hitz egidazu argitaratu du, UNESCOko Hblame del Patrimonio Vvvo argitalpenaren euskarazko itzulpena eta moldaketa, eta Nazio Batuei eta UNESCOri buruzko koaderno didaktikoen bildumaren bederitzagarren liburua dena.

Ale berri honetan, ikasleei modu errazean aurkezten zaie ondare biziaren aniztasun eta garrantzi handia, munduaren inguruko bidai baten bidez. Batez ere azpimarratzen da ondare hori oso hauskorra dela eta beharrezkoa dela kontserbatzea. Gero eta mundu globalizatuago eta uniformeago honetan, kultura-adierazpen immaterialak (hizkuntza, dantzak, tradizioak...) beren aberastasunagatik eta unibertsaltasunagatik nabarmentzen dira.
Iraganaldiaren eta etorkizunaren arteko zubiak dira, eta guztion ondare.

Argitalpen honen bidez, azpimarratu nahi da norberaren eta besteen kultura ezagutzea eta ulertzea oinarrizkoa dela errespeturako, bizikidetzarako eta kultura arteko gizarte kohesionatuak eraikitzeko.

Informazio hori PDF formatuan lor daiteke esteka honen bidez

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco