Azken berriak
atzera ES|EN
Ama-hizkuntzaren Nazioarteko Eguna: otsailak 21

Otsailaren 21ean, Ama-hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, aurten Kulturen Hurbilketarako Nazioarteko Urtearekin batera. Hori dela eta, UNESCOk egun honek elkar hitz egitera gonbidatzen duela adierazi du. UNESCOren arabera, ulermen onak elkar ulertzea izan behar du oinarritzat, hau da, eleaniztuna, hizkuntzen ikasketa edo itzulpena, elkartzera deituak dauden gizon-emakumeentzat ezinbesteko gaiak izan behar direla.

Ama-hizkuntzaren Nazioarteko eguna 2000. urtean ospatu zen lehen aldiz, UNESCOren Konferentzia Nagusiak sustatuta. Egun horrek hizkuntza aniztasuna eta hezkuntza eleanitza bultzatzea ditu helburutzat eta arlo hauen inguruko sentsibilizazioan eragin nahi du: elkar-ulertzean oinarritzen diren kultura eta hizkuntza ohituretan eta hauen arteko elkarrizketan.

Otsailaren 21an Ama-hizkuntzaren Nazioarteko eguna dela eta, UNESCO Etxeak Hizkuntzak eta Inmigrazioa txostena aurkeztuko du. Amarauna-UNESCO Etxeak eta Ikuspegik egindako txosten honen helburu nagusia zera da, asken aldian Euskal Herrira inmigrazioaren bidez ailegatu diren hizkuntz berriak euskal gizartera hurbiltzea. Aurkezpena, Dirurik Gabe-Sin Dinero Elkarteak Bilboko Kukutxa Gaztetxean antolatu duen Jai Poliglotaren barruan emango da.

Informazio gehiago:

Jai Poliglotaren gonbidapena

Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra

Ama-hizkuntzaren Nazioarteko Eguna 2010

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco