Azken berriak
atzera ES|EN
Bilboko adierazpena, bakerako giza eskubidearen kodifikazioari buruzko elkartrukerako jardunaldia

Otsailaren 23 eta 24an Bakerako Giza Eskubideari buruzko Adierazpen Unibertsalaren proiekturako Batzar Teknikoa bilduko da Bilbon. Gai honetan aditu diren hamar pertsona hauen presentziaz baliatuz, UNESCO Etxea-Euskal Herriko UNESCO Zentroak, AEDIDH-k eta Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailak elkartrukerako jardunaldi bat antolatu dute, euskal gizartea Bakerako Giza Eskubideari buruzko Adierazpen Unibertsalaren proiektua, eskubide honi inguruko nazioarteko kanpaina eta honek proposatzen dituen etorkizunerako erronkak ezagutzeko aukera izateko asmoz.

Jardunaldi honetan Carlos Villn Durn-ek, AEDIDH-en lehendakariak; Carmelo Faleh-ek, Las Palmas Unibertsitsateko Naziarteko Zuzenbide Publikoko irakasleak; Carmen Magalln-ek, Zaragozako Bakerako Ikerkuntza-Mintegi Fundazioaren zuzendariak; eta Mikel Mancisidor-ek, UNESCO Etxea-Euskal Herriko UNESCO Zentroko zuzendariak parte hartuko dute.

Jardunaldia hurrengo otsailaren 25ean, goizeko 10tan izango da, Jhon Jauregian kokatutako La Bolsa Udal Zentroko Areto Nagusian (1. pisuan), Pilota Kalea 10.zkia helbidean (Bilbo).

Informazio gehiago:

Jardunaldiaren helburuak

Adituak

Programa

Luarcako adierazpena

AEDIDH

Harremanetarako: m.hernando@unescoetxea.org

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco