Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxea eta ISF ApD GKEak Ura izateko giza eskubidearen inplementazioa jardunaldia antolatu dute

Datorren otsailaren 18an, UNESCO Etxeak eta Ingeniera sin Fronteras (Mugarik gabeko Ingeniaritza) GKEak jardunaldi bat antolatu dute Madrilen Ura izateko giza eskubidearen inplementazioa goiburutzat hartuta. Helburua da ura izateko giza eskubidearen inplementazioa aztertzea tokian bertan lanean diharduten GKE-en ikuspegitik, eta, orobat, Erdialdeko Amerikako egoera zehatzean sakontzea.

Espainiako GKE-en Koordinadorak eta bide, ubide eta portuetako ingeniariek laguntzen dute jardunaldia. Urari eta saneamenduari loturiko garapenerako lankidetzan interesa duten GKE-etako profesionalei eta boluntarioei, enpresa eta erakunde publikoei, komunikabideei, irakasleei, ikertzaileei eta ikasleei zuzenduta dago jardunaldia.

Jardunaldiko ekarpen nagusiak argitalpen batean jasoko dira eta, orobat, ura izateko giza eskubidearen inplementazioari loturiko jardun egokiak jasotzeko prozesuan ere hartuko dira aintzat. Nazio Batuetako aditu independenteak gidatzen du jardun egokien prozesu hori.

Informazio gehiago:

Jardunaldiaren Programa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco