Azken berriak
atzera ES|EN
Bakearen Museoen V. Nazioarteko Batzarra

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak eta International Network of Peace Museums-ek antolatuta, Gernikan maiatzaren 1etik 6ra Bakearen Museoen V. Nazioarteko Batzarra ospatzen ari dira.

Kongresu honen xede nagusia hauxe da: munduko bakearen, oroimenaren eta Giza Eskubideen museotako eta gerraren aurkako museoetako ordezkariak biltzea -baita gai horiekin zerikusia duen jendea ere-, museo horiek bakearen eta adiskidetzearen kulturaren hedapenean duten rol garrantzitsuaz hausnartzeko eta proiektu eta jardueren inguruko informazioa trukatzeko; halaber, aurrera egin nahi dugu orain dela urte batzuk (1992) "International Network of Peace Museums" sarea sortzean hasi genuen harremanekin.

UNESCO Etxeak ekitaldi honetako aholkulari batzordean parte hartu du. Honekin batera, Mikel Mancisidor, UNESCO Etxeko zuzendariak, pasadan maiatzaren 2an ekitaldietako bat aurkeztu eta moderatu zuen. Bertan aurkeztu zuten: Kazuyo Yamanek Japoniako Bakearen Museoen ezaugarriak, Thomas Lutz-ek Artea eta pedagogia oroimenaren museoetan, Tomislav Sola-k Bakeari lagundu ote diezaioke ondarearen teoriak? eta Maria Oiangurenek Gernika Gogoratuz: Bakearen aldeko ikerketa zentroa

Informazio gehiago:

    Bakearen Museoen V. Nazioarteko Batzarra

    Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa

    International Network of Peace Museums

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco