Azken berriak
atzera ES|EN
Herri indigenen eskubideei buruzko adierazpena

UNESCO Etxeak Declaracin sobre los Derechos de los Pueblos Indgenas. Hacia un mundo intercultural y sostenible (Herri Indigenen Eskubideei buruzko Adierazpena. Kulturarteko mundu iraunkor baterantz) liburua argitaratu du berriki. Lan kolektiboa da, sortu berria, eta UNESCO Etxearen Saioak Bilduman eta Catarata Argitaletxean biltzen da.

Liburuan hainbat arlotatik jorratzen da Herri Indigenen Eskubideei buruzko Adierazpena eta hainbat eztabaida sortzen da adierazpenaren aplikagarritasunari eta balio juridikoari buruz. Adierazpen hori 2007ko irailean onartu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak. Gehiengo zabalaren iritzia da Adierazpena mugarri oso inportantea dela nazio mailan eta nazioartean herri indigenen eskubideak onartuak izateko borrokan, adostasuna zabala da uste horretan, baina, era berean, hainbat galdera eta zalantza ere sortzen da Adierazpenaren gainean eta, hain zuzen, horiexek aztertzen saiatzen da liburua.
Argitalpenaren helburua da nazioarteko dokumentu hori ezagutarazteko eta aplikatzeko bultzada ematea, eta, orobat, kasu zehatzetan adierazpena ezartzerakoan sor daitezkeen alderdi praktikoen analisia proposatzea.

Natalia lvarez Molinerok, Daniel Olivak eta Nieves Zigak zuzendu dute edizioa. Haiez gain, herri indigenen eskubideak babesteko eta sustatzeko lanean diharduten entzute handiko pertsonek eta adituek egin dituzte beren ekarpenak. Tokiko eta nazioarteko pertsona entzutetsu horien artean hauek daude: Rodolfo Stavenhagen, James Anaya, Isabell Kempf, Luis Rodrguez-Piero, Bartolom Clavero, Asier Martnez de Bringas, Felipe Gmez Isa, Marco Aparicio Wilhelmi, Diego Blzquez Martn, Jos Aylwin, Ignacio Barrientos Pardo, Alonso Barros eta Raquel Yrigoyen.

Declaracin sobre los Derechos de los Pueblos Indgenas. Hacia un mundo intercultural y sostenible liburua liburu-dendetan dago jada publikoaren eskura, baita Catarata Argitaletxearen web-orrian ere.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco