Azken berriak
atzera ES|EN
Kolonbiako herri-hizkuntzen inguruko lege-proiektua onartua izan da

Kolonbiako Kultur Sailak martxoan aurkezturiko herri-hizkuntzen inguruko lege proiektua abenduak 9an Senatuak eta Lehendakarien Kamarak onartu egin zuten . Legeak honela dio:

Legearen helburua hizkuntza tradizio propioa duten talde etnikoen eskubide linguistikoen aintzat hartzea, babespena eta garapena bermatzea da, halanola euren hizkuntzen garapena eta bultzatzea bermatzea ere.

Honek herrialdeko talde etnikoek erabiltzen dituzten hizkuntzak barnean hartzen ditu, bai jatorri indoamerikarra dutenak eta baita kanpotik datozenak ere: afrikarrengandik datozen komunitateek hitz egiten dituzten hizkuntza kreolak, erromanien edo ijitoen Erromaniera, edota San Andres, Providencia eta Santa Catalina uhartedian hitz egiten dena.

Legearen barnean, hizkuntza hauek aintzat hartzen dira, eta euren eskubideak bermatzen dira, batipat diskriminazio eza, justiziarekin, administrazio publikoarekin eta osasun zerbitzuekin dituzten bideratzeetan herri-hizkuntza erabiltzeko eskubidea; herri-hizkuntzak indartzeko egitasmoak prestatu dira eta baita arriskuan dauden hizkuntzentzako larrialdi planak ere; komunikabideetan herri-hizkuntzen presentzia bultzatuko da, halanola irakurketa materialetan, ikusentzunekoetan eta digitaletan, eta herri-hizkuntzen derrigorrezko irakaskuntza bermatuko da hauek hitzegiten diren komunitateetako eskoletan.

Informazio gehiago:

Kolonbiako etniak

UNESCO Etxeko bibliografia:

Amerikako hizkuntza aniztasuna. Mexikotik Hego Konoraino

Hizkuntzak eta immigrazioa (pdf - 16MB)

Hizkuntzen mundua. Munduko hizkuntzeei buruzko txostena: Liburua

Laburpena (euskaraz eta ingelesez) (pdf - 5MB)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco