Azken berriak
atzera ES|EN
25 urte bete dira Urdaibai Biosfera Erreserba izendatu zutela

Pasa den abenduaren 8an bete ziren 25 urte UNESCOk Oka ibaiaren arroa Urdaibaiko Biosfera Erreserba izendatu zuela. Orain arte EAEko Biosfera Erreserba bakarra da eta Espainiako Estatuan dauden 40etako bat.

Hasiera-hasieratik Erreserbaren kudeaketa oso berritzailea izan da, baita parte-hartzezkoa ere, eta, alde horretatik, eredu izan da gerora sortu diren Biosfera Erreserba askorentzat. 5/1989 Legea, Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzkoa, aho batez onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, eta hortik sortu dira eremu hori kudeatzeko eta antolatzeko planak.

Urdaibaiko Bulego Teknikoa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren mende dago berez, baina kudeaketarako organoa Urdaibaiko Patronatuaren Osoko Bilkura da. Eskumena duten eragileek eta eskualdeko eragile nagusiek osatzen dute Osoko Bilkura hori; besteren artean, UNESCO Etxeak, UNESCOren ordezkari gisa. 2004an, Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko EHUko UNESCO Katedrak sortu ziren, kudeaketa iraunkorragoa lortze aldera, ikerketa-proiektuak lantzeko eta, era horretara, ekarpen mamitsuak egiteko Urdaibairi. Urdaibaik zientzia kudeaketan aplikatzeko egiten duen ahalegin hori munduan eredu bakarra dela onartu du UNESCOk.

Hil honen amaieran, ekitaldi xume bat egingo da urteurrena oroitzeko.

Informazio gehiago:

Urdaibai

UNESCOren Biosfera erreserbak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco