Azken berriak
atzera ES|EN
Ur Operadoreen Elkarteen Aliantza Globalaren Nazioarteko I. Biltzarrean parte hartu du UNESCO Etxeak

UNESCO Etxeko Ingurumen Saileko arduraduna, Josu Sanz, eta Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoko hainbat ordezkari, Ur Operadoreen Elkarteen Aliantza Globalaren Nazioarteko I. Biltzarrean izan ziren pasa den abenduaren 3 eta 4an. UN Habitat erakundeak (Nazio Batuen Giza Kokalekuei buruzko programak) eta Ura Bizitza-Iturri 2005-2015 Ekintzarako Hamarkada bultzatzen duen Nazio Batuen Bulegoak antolatu zuten topaketa, eta bost kontinenteetako ur-operadoreek hartu zuten parte bertan.

Ur-operadoreak oso eragile interesgarriak dira, eta etorkizunean zeresan handia izan dezakete iparraldeko eta hegoaldeko eragileen lankidetzari begira. Ekimena UN Habitat ari da koordinatzen, Ur Operadoreen Elkarteen Aliantza Globalaren (GWOPAs) bitartez.

UN Habitateko hainbat ordezkari Euskal Herrian izan ziren urrian, UNESCO Etxeak eta Euskal Fondoak bideratutako topaketa batean. Ekitaldian, halako ekimenekiko interesa agertu zuten Euskal Herriko ur-operadoreek eta hainbat eragilek (Eusko Jaurlaritza, Garapenerako GKEak).

Informazio gehiago:

Ura Bizitza-Iturri 2005-2015 Ekintzarako Hamarkada

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco