Azken berriak
atzera ES|EN
Komunei buruzko Munduko Bilera

MMAk 2001az geroztik gauzatu du ekimen hau. Adituek urtero egiten duten topaketa bat da Komunei buruzko Munduko Bilera, eta komun garbiei, osasun-gaiei eta higieneari buruzko gaiak eztabaidatzen dituzte bertan. Aurten, lehenengo Komunei buruzko Munduko Bilerak industriako eragileak bildu ditu Singapurren abenduaren 2tik 4ra, munduko osasun-arazoen inguruko kontzientzia sortzeko.

Ordezkarien profila

Gobernu-ordezkariak
Nazio Batuetako agentziak
Gobernuz Kanpoko Erakundeak
Irakaskuntza-mundua
Enpresak
Komunikabideak

2009ko gai nagusia

Aurtengo Komunei buruzko Munduko Bilerako (WTSE 2009) gai nagusia zen Osasun iraunkorreko merkatu baterako proiektua sortzea. Hiriko eta landako ikuspegiak kontuan hartuta, honako gai hauek landu ziren hiru eguneko bilera horretan:


Eskaria sortzea merkatu-piramidearen behealdean;
osasun-irtenbideen diseinua, ingeniaritza eta manufaktura;
prestakuntza eta ahalmena areagotzea iraunkortasuna bermatzeko;
osasun-irtenbide iraunkorrak areagotzea finantzazio sozialeko mekanismoen bidez.

Ondorioak

Gutxienez 500 milioi familiako osasun-sistema berri behar dira, bai eta osasunarekin lotutako gailuak ere eskoletan, eraikin erlijiosoetan, merkatuetan, garraio-zentroetan eta aisialdi-lekuetan. Sustapenerako, diseinurako, manufakturarako, banaketarako eta garraiorako efektu biderkatzaileak eta osasunaren alorreko inbertsioen mozkin ekonomikoak kontuan hartuz gero, osasunaren mundu-merkatuak bilioi 1 dolar amerikar balio ditu. Hori horrela, osasunaren alorreko inbertsioak ez dira karitatetzat hartu behar osasunaren sektoreak benetako mozkinak eragin ditzake.

www.worldtoiletevents.com

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco