Azken berriak
atzera ES|EN
2. Afrikako Uraren Astea

Afrikako Uraren Astearen 2. edizioa (AWW2) ospatu zen 2009ko azaroaren 9tik 13ra Gallagher Convention Center-en, Midranden, Johannesburgon, Hegoafrikan.

Helburuak

zehaztea nola ezar daitezkeen kolektiboki African Water Vision 2025-en aurreikusitako ekintzak, Munduko Bilerako helburuak eta uraren eta osasunaren alorreko Milurtekoko Garapen Helburuak, bai eta Afrikar Batasunaren aitorpenak eta konpromisoak ere (urari eta osasunari buruzkoak);
Afrikan egindako aurrerapenak azpimarratzea, uraren eta osasunaren alorreko eskualdeko eta nazioarteko helburuei dagokienez. Arreta berezia jarriko da 2015erako helburuak betetzeko gelditzen diren urteetan aurrerapena bizkortzearekin lotutako erronketan;
Afrikar Batasunak uraren eta osasunaren alorrean egindako aitorpenak eta hartutako konpromisoak aztertzea, hala nola, 2008ko uztailean Sharm El Sheikhen onartutakoak. Bereziki aztertuko da egun zer ekintza gauzatu diren, eta konpromiso politiko horiek nola bihur daitezkeen ekintza zehatz.

Parte-hartzaileak

Afrikako Uraren Astearen 2. edizioan parte hartu zuten 700 ordezkarik, uraren alorreko arduradun diren 53 ministro afrikarrek, gonbidatu bereziek, dohaintzagileen eta Nazio Batuen agentzietako ordezkariek, gizarte zibileko erakundeek, gobernuz kanpoko erakundeek, uraren sektoreko langileek eta hezitzaileek eta publiko orokorrak.
20 erakundek baino gehiagok egin zuten erakusketaren bat Afrikako Uraren Astearen 2. edizioan. Bosgarren egunean, jakinarazi zen WASHek, osasunaren eta higienearen alorreko Etiopiako mugimenduak, irabazi zuela GKEen/Gizarte Zibilaren saria. Komunitateei beren osasun- eta higiene-baldintzak hobetzeko laguntza eman eta horiek mobilizatu dituzten pertsonei eta erakundeei egiten die ohore sari horrek.

Ondorio orokorrak

Osasunaren alorreko Milurtekoko Garapen Helburuak lortzetik urrun dago Afrika. Egungo aurrerapen-abiada mantenduz gero, 2084. urtera arte ez dugu helburua lortuko, hain zuzen ere, 2015. urterako erdira murriztea osasun egoki bat izateko aukera ez daukaten pertsonen kopurua.

Astea laburbiltzeko, honakoa esan zuen Margaret Batty, WaterAids-eko politika- eta kanpaina-zuzendariak: Uraren eta osasunaren alorreko ekintzen esparru globalak aurrerapen handia egin du aste honetan. Afrikako 18 herrialdek bat egin nahi dute, beraz, jarraipen-lan handia egin behar dugu horiekin, datorren apirilean Amerikan egingo den urari buruzko goi-mailako bilerarako bidean.

Ministerio-adierazpen bat irakurri nahi izanez gero

Informazio gehiago:

2. Afrikako Uraren Astea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco