Azken berriak
atzera ES|EN
Kultura-eskubideak: Nazio Batuen aditu independente berria karguan hasi da

Farida Shaheed soziologo pakistandarra kultura-eskubideen alorrerako aditu independentearen karguan hasi da. Nazio Batuetako Giza Eskubideen Kontseiluak izendatu du duela gutxi lan hori egiteko. Izan ere, alor horrek jarraipen berezia behar duela erabaki dute ez duela asko.

Komunitate-mailan giza eskubideak sustatzen urte askoz lan egin ondoren, erabat ziur nago kultura-bizitzarako eta -garapenerako eskubidea gizakien eta herri guztien funtsezko eta berezko eskubidea dela, esan zuen Shaheed andreak. Giza Eskubideen Kontseiluak 2009ko urrian izendatu zuen kargu horretarako.

Bere jarduna egituratzeko, zenbait kontsulta-bilera egin zituen Giza Eskubideentzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren Genevako Bulegoko egoitza nagusian. Kontsulta-saio horien ondoren, kultura-eskubideek giza kolektiboaren aniztasunaren gorazarrea egin behar dute, nabarmendu zuen Shaheed andreak.

Hauek bermatzea da erronka: kulturaren adierazpen guztiak aldarrikatzeko, garatzeko eta gordetzeko eskubidea bat etorriko dela giza eskubideen unibertsaltasunarekin, zatiezintasunarekin eta interdependentziarekin, bai eta unibertsaltasun, zatiezintasun eta interdependentzia hori defendatzeko balioko duela ere, esan zuen aditu independente berriak. Parte hartzera behartua ez izateko eskubidea ere hartzen du horrek.

Farida Shaheedek giza eskubideen alorreko zenbait sari nazional nahiz nazioarteko jaso ditu, eta 25 urtetik gora jardun du kultura-eskubideak sustatzearen eta babestearen alde egiten. Kulturarekiko sentikortasunaz diseinatutako politikak eta proiektuak sustatzen jardun du, baztertutako sektoreen eskubideen alde egiteko; besteak beste, emakume, nekazari eta gutxiengo erlijioso eta etnikoen alde.

Shaheed andreak esperientzia handia du nazioarteko, eskualdeko eta herrialdeko esparruetako negoziaketetan. 1980az geroztik, zenbait NBEko erakunde eta garapen-agentziarentzat eta Pakistango gobernuarentzat egin du lan, aholkulari/aditu independente gisa, eta kulturaren eta eskubideen arteko integrazioari buruz duen ikuspegi pertsonala txertatu du bere jardunean.

Shaheed andrea Emakumeen jabekuntza testuinguru musulmanetan: generoa, pobrezia eta demokratizazioa barrutik (Womens Empowerment in Muslim Contexts: gender, poverty and democratization from the inside out) ikerketa-proiektuaren zuzendariordea da, bai eta irakasle gonbidatua ere Hong Kongeko City University-an. Halaber, ikerketa-zuzendaria da Pakistango Shirkat Gah Emakumeen Baliabideen Zentroan (Shirkat Gah Womens Resource Centre).

Informazio gehiago:

Curriculum

Kultura-eskubideen alorrerako aditu independentearen kargua

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco