Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCOren eskola elkartuen sareko ikastaroa

Bi euskal ikastetxek (Ortuellako San Felix Ikastolak eta Bilboko Begoazazpi Ikastolak) parte hartu zuten Eskola-proiektu eta -sareen bidez gizarterako eta herritartasunerako gaitasunak garatzea, UNESCOren Eskola Elkartuen Planean izeneko ikastaroan. Ikastaroa Madrilen izan zen, azaroaren 20tik 22ra.Hezkuntza Ministerioaren diru-laguntza zuen, eta Espainiako 30 ikastetxek hartu zuten parte. Gehienak UNESCOren eskola elkartuen sarekoak.

Hona hemen ikastaroaren helburuak:

  • Proiektuak kudeatzen eta suspertzen ikastea, proiektu horietan hezkuntza-komunitate osoa parte hartzera bultzatuz eta ikaskuntza-komunitate bihurtuz.
  • Oinarrizko gaitasunak (batez ere, gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna) barneratzeko prozesua arlo eta irakasgai guztietan integratzea, proiektu horiek oinarritzat hartuta.
  • Proiektu berean jarduten ari diren eskola-sareen lankidetza-lanak sustatzea.
  • UNESCOren eskola elkartuen sareak proposatutako zenbait hezkuntza-proiekturen metodologian sakontzea.

Informazio gehiago:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco