Azken berriak
atzera ES|EN
Emakumeen kontrako Tratu Txarren aurkako Nazioarteko Eguna

Emakumeen kontrako Tratu Txarren aurkako Nazioarteko Eguna (azaroaren 25a) dela eta, Emakumeentzako Nazio Batuen Funtsak (UNIFEM) sustapenerako eta defentsarako mundu-mailako ekimena aurkeztu du: Esan EZ BAT EGIN. Ekimen horren helburua da munduan zehar gertatzen diren emakumeen aurkako tratu txarrekin amaitzeko sortzen diren ekintzak zenbatzea eta ekimen horiei babesa eskaintzea.

Esan EZ BAT EGIN kanpainaren lehen fasea 2008an jarri genuen abian, eta aurtengo ekimenak orduan jasotako babesa du oinarri. 2008an UNIFEMek genero-indarkeriari aurre egiteko beharra lehentasun bilakatzeko deialdia egin zuen, eta 5 milioi pertsonak baino gehiagok egin zuten bat deialdi harekin. Orduz geroztik, 69 gobernutako estatuburuek eta ministroek, eta 600 parlamentarik baino gehiagok egin dute bat ekimenarekin

Esan EZ BAT EGIN kanpainaren hasierako helburua da 2010eko martxoa baino lehen 100.000 ekintza lortzea eta urtebetean milioi 1. Ekimen horiek askotarikoak izan daitezke, hala nola, ikastetxeetan dibulgazio-jarduerak egitea, harrera-tokiekin boluntario-lanetan jardutea, edo emakumeak eta neskatoak indarkeriatik babesten dituzten programetarako dirua ematea.

Informazio gehiago:

Esan EZ BAT EGIN kanpaina

UNIFEM

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco